Buesak Diezen alderdiari babesa eman izanak, krisia piztu du Ermuako Foroan
GARA |
Ermuako Foroko presidente Mikel Buesak Rosa Diezek zuzenduko duen alderdi berriari (UPD) babesa emango ziola iragarri zuen orain dela egun batzuk eta erabaki horrek krisi larria ireki du plataformaren barruan berri agentziek zabaldutako informazioaren arabera.
Izan ere, Zuzendaritza Batzak Buesak presidente kargua utzi beharko lukeela uste du alderdi berriari emandako babesa dela-eta, Ermuako Foroaren independentziari kalte egin liezaiokeelako eta helburua PSOE boteretik kentzea bilakatu daitekeelak.
Berri agentziek esan zutenez, Buesak ez omen dauka dimisioa aurkezteko asmorik ez baitu bere burua sortutako barne krisiaren erantzule bezala ikusten.
Hala, heldu den larunbatean ez duela kargua bere kabuz utziko gaineratu zuen.
Hori dela-eta, Ermuako Foroaren presidentearen proposamena krisia konpontzeko Zuzendaritza Batza osoaren dimisioa aurkeztea izango litzateke Batzar Orkorrean eta bihar aztertuko dute ekimena.