GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gaixotasun larriak dituzten bi presori emandako tratua salatu du Askatasunak

GARA |

Errepresioaren aurkako antolakundeak gaixotasun larriak dituzten bi euskal preso politikori espetxeetako arduradunek emandako tratua salatu zuen atzo prentsa ohar baten bitartez. Askatasunak azaldu zuenaren arabera, Marilo Gorostiagari eta Angel Figeroari ukatu egin dizkiete eskatutako baimenak.

Gorostiaga esaterako Logroñoko kartzelan dago. Besoa «nahiko gaizki du, handituta eta minarekin eta bularrera ere zabaldu zaio». Errepesioaren aurkako erankudeak jakinarazi zuenez bere garaian ez zituen «errehabilitazio sesio guztiak jaso» eta Logroñoko medikuak «fisio bat espetxeratzea eskatu arren, ez diote baimenik eman». Figeroaren kasuan, aldiz, Zaintzako Epaitegi Zentralak 92. artikulua ukatu zion uztailean eta abuztu osoan bi epilepsia krisi izan ditu.

Horietaz gain, Xabier Morenori kiste bat aspaldi kendu behar ziotela esan zioten arren, oraindik ez diotela ezer egin adierazi zuen. Bestetik, Perpignan-en espetxeko Iñaki Santestebanek zigor ziegan dago preso sozial bat sartu nahi ziotelako protesta egiteagatik.

Askatasunak Estatu frantsesean dauden hainbat preso politikoren egoeraren berri ere eman zuen. Asier Arzallusi, adibidez, euroagindua baieztatu diotela jakinarazi zuen. Juan Ramon Karasatorre eta Urtzi Murueta, aldiz, gaur estraditatuko dituztela eta Alberto Lopez de Lacallek atzo izan zuela estradizio epaiketa. Irailaren 12an, berriz, Aitor Lorentek euroaginduaren auzia izango du eta Manex Zubiaga egun horretan Espainiaratuko dute aldi baterako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo