GARA > Idatzia > Kirolak

SURFA Munduko Surf Txapelketa Zarautzen (WQS)

Aritz Aranburuk etxean jarraituko du ametsa betetzeko bide luzea

Aurreko igandean Ferrolen laugarren egin ondoren, hamabigarren dago WQS zirkuituko rangkinean eta bihartik aurrera Zarauzko Txapelketan beste aukera on bat izango du puntu sorta ederra pilatu eta WCT (top-44) mailara bidean beste urrats bat emateko

Asier AIESTARAN | ZARAUTZ

Zortzi urteko parentesia eta gero, Zarautzek mundu mailako surf txapelketa bat hartuko du berriz ere bihar hasi eta igandera bitartean. WQS zirkuiturako -Top-44aren azpitik dagoen maila- proba puntuagarria izango da eta, 124 surflari parte-hartzaileen artean, egungo surfer euskaldun onentsuenak etxean bertan lehiatzen ikusteko aukera paregabea izango dute Zarautza hurbiltzen direnek.

Oso berezia izango da, batez ere, etxeko zaleentzat, Aritz Aranburu zarauztarra WCT mailara -munduko 44 onenen zirkuitua- igotzeko lehian buru-belarri sartuta dabilelako. Igandean laugarren postuan amaitu zuen Ferrolen jokatutako proban eta une honetan rankingeko hamabigarren postuan dago 10.464 punturekin, txartela ematen duten lehen hamabost postuen barruan, alegia.

Aranbururekin batera, Zarautzen izango dira Eneko Acero (40) eta Hodei Collazo (54) izar handiak, eta gizon garrantzitsuak ere, besteren artean, Txaber Trojaola (212) edota Kepa Acero (234). Etorkizun handiko beste hainbat euskal surflariren artean, Joan Duru, Jatyr Berasaluze edota Markos San Segundo nabarmendu litezke zerrendan.

Atzerritarren partaidetza aztertzerakoan kontuan izan behar da Zarauzkoa hiru izarreko proba dela, dirusaritan 50.000 dolar banatzen dituena, eta irabazleak 875 puntu pilatuko dituela -sei izarreko probetan lortu daitekeen kopurua baino askoz txikiagoa-. Hala ere, Marlon Lipke alemaniarra eta Tim Boal zein Miky Picon frantziarrak, Europako rangkinean lehen bost postuetan daudenak, Zarautzen izango dira. Horiez gain, adi jarraitu beharko dira herrialde punteroetatik etorritako surflari gazteak, besteren artean, Estatu Batuaetatik edo Australiatik etorritakoak.

Programazio osatua

Olatuek laguntzen badute, lehiaketa bihar goizeko bederatzietan hasiko da eta finala igandean arratsaldeko bostak inguruan jokatzea aurreikusi dute. Edozein modutan, eguraldi iragarpenak ez dira itxaropentsu egoteko modukoak, datozen egunetarako ez baita olatu handiegirik espero. Lehiaketa egunero 9.00ak eta 19.00ak artean jokatuko dute, nahiz eta egutegia olatuen arabera moldatu beharko den. Txapelketak desertu txikian izango du egoitza, Argiñano parean.

Surf lehiaketaz gain, antolakuntzak hainbat ekitaldi prestatu ditu datozen egunetarako. Ostegun, ostiral eta larunbat gauean, 23.00etan hasita, kontzertuak egongo dira Munoan, hondartzaren beste aldean: The Plage, Layabouts eta Delorean izango dira kartel-buruak, hurrenez hurren, eta aurretik beste talde batek ere joko du.

Kirolean, Redsand etxeko skater profesionalen erakustaldia izango da larunbat arratsaldean, 19.00etatik, lehiaketa gunean eta txapelketa jokatu bitartean Jon Monterroso surf argazkilariaren erakusketa bat egongo da Euskalduna tabernan.

Jendetza espero da

Atzo Zarauzko udaletxean egindako aurkezpenean antolatzaileek aipatu zutenez, txapelketak irauten dituen lau egunetan Zarautzen 20.000 pertsona inguru biltzea espero dute. Lan handia egin behar izan du Zarauzko Surf Elkarteak herrian berriz ere maila horretako txapelketa bat antolatzeko eta beraien antolakuntzarekin jarraitu eta, urteen poderioz, 90eko hamarkadan antolatu ziren txapelketen maila berreskuratu nahi dute.

Urriko lehen hamabostaldian jokatuko den Mundakako WCT proba heldu bitartean, badu zerekin gozatu euskal surfzaleak.

Hiru izar

Zarauzko Txapelketak 50.000 dolar banatuko ditu saritan eta, beraz, hiru izar ditu, gehienezko sei izarretatik nahiko urrun. Irabazleak 875 puntu «bakarrik» pilatuko ditu, baina hala ere Europako surflari onentsuenak bertan izango dira.

A recuperar aquel sabor especial de los noventa

Zarautz se ha convertido en los últimos años en la principal cantera del surf vasco con permiso de otras localidades de nuestra geografía que también cuentan con una gran tradición surfera. Las pruebas mundiales organizadas por Pukas a finales de los años ochenta y, sobre todo, durante la década de los noventa, calaron muy hondo entre los aficionados zarauztarras y entre los chavales que daban por aquel entonces sus primeros pasos sobre la tabla. Por poner un ejemplo, en 1990 el histórico surfer hawaiano Sunny García logró la primera victoria sonada de su carrera en aguas zarauztarras. Era un joven de 20 años con mucho futuro y que llegó a ser campeón mundial en el año 2000 tras un sinfín de prestigiosas victorias. Era el incio de unos campeonatos que fueron creando escuela y cuyo legado parece que está llegando ahora.

Tras varios años en los que el vizcaino Eneko Acero se ha pegado con todo el mundo y ha estado muy cerca de subir a la WCT, el joven Aritz Aranburu está ahora acariciando el ascenso más soñado, ése que tan sólo un puñado de europeos han conseguido. Como adelanto, el zarauztarra ha sido invitado al WCT de Hossegor que comienza el próximo 20 de setiembre para competir con los mejores surfistas del mundo. Un par de semanas más tarde, será su paisano Hodei Collazo el que intentará repetir la proeza del año pasado en el WCT de Mundaka: eliminar al gran Taylor Knox y medirse con el inigualable Kelly Slater. Surfistas de primera en campeonatos de primera.

A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo