GARA > Idatzia > Saskibaloia

Europako Txapelketa 2007

Kroaziak joko ona egin bai, baina partida Errusiarena suertatu da

Errusiak azken laurdenean egindako defentsari eta Kirilenkoren lanari esker irabazi zuen. Repesak eta Blattek azken minutuetan aulkiko azken jokalariak atera zituzten, titularrak final laurdenetarako utziz

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Urrezko dominarik lortu gabe dabil aspaldion Errusiako saskibaloia, mutiletan behintzat. Dena den, David Blatten aginduetara talde oso gogorra eratu du eta Kirilenko buru dela, orain arteko neurketa guztiak irabazi ditu, bat izan ezik.

Atzokoan ere errusiarrek beste garaipen bat pilatu zuten Kroaziari 70-83 irabazita. Emaitzaz alde dezentea dagoen arren, oso neurketa estua jokatu zuten selekzio biek. Kroaziak, nahiz eta Marko Popovic, eskuan duen lesio txiki baten erruz, ezin izan zuen kantxaratu, partidaren hiru laurdenak aurretik eman zituen.

Alabaina, azken hamar minutuetan Errusiak defentsa asko gogortu zuen eta hala lortu zuen Jasmin Repesak zuzentzen duen taldea atzean lagatzea. Utah Jazz taldeko hegalekoak 20 puntu saskiratu eta zortzi errebote jaso zituen. Horretaz gain, Pashutin beteranoak -36 urte- 14 punturekin lagundu zuen errusiarren garaipenean.

Bestalde, aipagarria izan zen nola Repesak hala Blattek aulkiko azken jokalariak ohi baino denbora gehiagoan izan zituzten; era berean, minutu asko jokatzen dituzten zenbaitek, Prkacinek edo Savrasenkok, esaterako, ohi baino gutxiako jokatu zuten.

Kroaziaren joko ona

Partida ikusi ondoren, harrigarria da neurri batean Errusiaren garaipena. Izan ere, joko ona talderen batek jartzekotan, Kroaziak jarri zuen. Lehenengo bi laurdenetan denbora osoan aurretik izan ziren Balkanetako selekziokoak. Kirilenkok oso hotz ekin zion partidari eta Kroaziak, Kus-en eta Rozicen lanaz, zazpi puntuko aldea, 27-20, lortu zuen. Hala ere, Kirilenko, Khryapa eta Savrasenkoren lanak markagailua estu-estu utzi zuen atsedenaldian: 42-41.

Hirugarren laurdenean, berriz, Stanko Baracek minutu bikainak izan zituzten, bai erasoan -aurreko egunetan urrunetik esku ona erakutsi bazuen, atzokoan beheko zutoinean ere bapo moldatzen dela agerian geratu zen- bai defentsan. Hala ere, Pashutinek jarraian sartu zituen bi hiruko jaurtiketek Errusia aurretik jarri zuten. Hirugarren laurdena 56-60 amaitu zen.

Azken hamar minutuetan bizitu ziren David Blatten gizonak. Defentsa asko gogortu zuten errusiarrek eta Kirilenkok garaipenera eraman zituen. Errreskan hiruzpalau baloi ostu eta kontraeraso bikainen ondoren markagailuan oso atzean geratu ziren. Kroaziarrak E Taldeko laugarren postuan daude.

 
 
 
Portugal e Israel no dan la sorpresa y quedan eliminados

Tenían sus opciones, pero la empresa resultó demasiado difícil para Israel y Portugal. De todas maneras, hebreos y lusos se despidieron del Eurobasket 2007 con la cabeza bien alta.

Pepu Hernández reservó a los titulares ante la siempre incómoda Israel. Después de rozar el ridículo en los primeros 15 minutos, la selección española se puso el mono de trabajo y remontó hasta derrotar a la selección hebrea por 99-73.

Portugal también tuteó a Grecia y, de hecho, terminó por delante el primer cuarto. Sin embargo, la selección helena se evitó complicaciones a partir del segundo cuarto. Aun así, el choque no quedó decidido hasta bien entrado el tercer período, cuando en dos minutos Grecia pasó del 56-47 al 69-47. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo