ibilaldia
Bigarren aldiz Busturialdeko gazteek eskualdea oinez zeharkatuko dute
Bigarren urtez Busturialdeko gazte independentistek eskualdea oinez zeharkatuko duen ekimena antolatu dute. Larunbatean, hilak 29an, izango da. Arratzun hasi eta Gernikan bukatuko da. Bidean Marmiz, Ajangiz, Kanpantxu eta Muxika igaroko dituzte. «Eskualdeko gazteen arteko desinformazio eta isolamenduarekin amaitzeko asmotan» dioten bezala herri bakoitzeko errealitatea aztertuko dute. Finean tokian tokiko gazte mugimenduaren borroken bozgorailu bihurtu nahi dute.