GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Jokoak

Arsitegi eta Galarregi dira Nafarroako txapeldun berriak

J.L. | DONOSTIA

Aristegik eta Galarregik lortu dute Nafarroako emakumezkoen trontza txapelka irabaztea. 45 ontzakoari 10 epai egiten, 8 minutu eta 48 segundo behar izan zituzten. Bederatzi segundora sailkatu ziren Nuñez eta Lopez, eta 18ra Txueka eta Agerre.

Nafarroako Herriz Herri Txapelketan, berriz, Berriozar izan da onena lehen konbinadan, eta Igantzi bigarrengoan.

Gipuzkoak ere hiru txapeldun berri ditu igandeaz geroztik. Txingetan, Alberdi nagusitu zen, 50 kiloko txingak esku bakoitzean hartu eta 10 plaza pasa egin ostean. Agi- rregabiria izan zen bigarren bederatzi pasarekin.

Lasto-altxatzean, berriz, Ituarte mutrikuarrak irabazi zuen 17 jasoaldi emanda. Zaku lasterketan, Ituartek, Solabarrietak eta Urreistik osatutako taldeak eraman zuen Gipuzkoako finala. Mutrikukoak dira horiek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo