GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kutxazain banari eraso egin diete Arrosadian eta Huarten

GARA |

Etxean egindako lehergailu batek Euskadiko Kutxaren kutxazain automatiko batean eztanda egin eta kalteak eragin zituen atzo goizaldeko 2.45-ean Iruñeko Arrosadia auzoan. Eztandak kutxazai- na hondatu zuen, eta eragin zuen sutea Polizia espainolak itzali zuen, Gobernuko Ordezkaritzak esan zuenez.

Vicente Ripa buru duen bulegoak gogor gaitze- tsi zuen, eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren hitzak bere eginez, «guda honetarako prest gaude» erantsi zuen.

Gaitzespen mezu bera bidali zuen arratsean ere, Huarten Caja Españako kutxazain baten aurkako erasoa gertatu zela jakin ondoren. Horretan ere etxean egindako lehergailua zartatu zen 20.10ak inguruan, eta kutxazaina ondatu eta eraikinaren aurrealdea beztu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo