GARA > Idatzia > Saskibaloia

Emakumeen Liga

Hondarribia-Irun Extremadurara bigarren garaipenaren bila

p046_f02_097x096.jpg

GARA | HONDARRIBIA

Lehenengo bi jardunaldietan aurkari latzekin leihatu ondoren, atsedenerako astirik gabe mugitu da Hondarribia-Irun. Badajoz aldera joan behar izan du Txingudiko Badiako taldeak Extremadura Dato igo berriaren aurka gaur arratsaldeko 18.30etatik aurrera jokatu, eta bigarren garaipena lortzeko.

Nahiz eta partida bakarra irabazi, konfiantzaz gainezka joan dira Jon Txakartegik entrenatzen dituen jokalariak Extremadura aldera. Rivas Futurari gailendu ondoren «lehenengo bi partidetatik bakarra irabazi arren, egindako jokoagatik bietatik indartuta atera gara», adierazi zuen gipuzkoarren entrenatzaileak.

Bikote ezaguna

Talde igo berria den arren, Extremadura Datok badu Hondarribian ezaguna den bikote bat: Korie Hlede alde batetik, eta Lourdes Pelaez bestetik. Hondarribia-Irunen adinako garrantzia dute Extremadurako taldean ere.

Izan ere, errotazio oso motza darabil Fernando Mendez entrenatzaileak eta, ez ditu emaitza txarrak bildu. Irabaziz ekin zion ligari etxean, nahiz eta Ibizan 20 puntuko aldeaz galdu. Etxean du, beraz, indarra Badajozeko taldeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo