GARA > Idatzia > Kultura

Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren finala, azaroaren 10ean Donostian

GARA | DONOSTIA

Dena prest azaroaren 10ean Donostiako Antzoki Zaharrean 18.00etan izango den Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren finalerako.

Herenegun hirugarren eta azken finalerdia jokatu zuten Lezon, urrian Urretxun eta Villabonan izan zirenen ondoren.

Bakarkako atalean bederatzi ahots sailkatu dira, bikoteka sei, eta taldeka, berriz, hiru. Nabarmentzeko modukoa da, bestalde, nesken nagusitasuna parte hartzeari dagokionean. Bakarkako finalean, esaterako, bederatzitik bi baino ez dira mutilak.

Bestalde, gaur hasiko da Nafarroa Garaiko Txapelketa, Elizondoko Lur aretoan 18.00etan izango den saioarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo