GARA > Idatzia > Non Zer

Euskal Herri osoko taldeek dute pop-rock txapelketara aurkezteko aukera

Idiazabalgo Udalak II. pop-rock txapelketa antolatu du Sanblas jaietarako. Urtarrilaren 25ean, ostirala, egingo da txapelketa Igarondo pilotalekuko tabernan. Euskal Herri osoko taldeak aurkeztu ahal izango dira txapelketara (2007ko irabazleak izan ezik). Idiazabalgo eta Goierriko taldeek izango dute lehentasuna. Diskoren bat kaleratua duen taldeak ezin izango du parte hartu pop-rock txapelketan. Taldeek urtarrilaren 11 baino lehen eman beharko dute izena, eta egun horretarako grabazio edo maketa bat bidali beharko dute posta elektronikoz edo posta arruntez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo