GARA > Idatzia > Non Zer

Mozorro festan parte hartzeko lau probasaio antolatu dituzte

Azken urteetan egin bezala, aurten ere, Inauterien barruan Mozorro Festa izeneko ekitaldia egingo da otsailaren 2an Hernaniko Tilosetan, edo euria egingo balu, Atsegindegian. Ekitaldia ondo prestatzeko asmoz, lau probasaio egingo dituzte. Lehenengoa, gaur izango da, Biteri kultur etxean 17.00etan, eta datozen hiru asteazkenetan egingo dira gainontzekoak. Ekitaldian bakarka edo taldeka parte hartzeko gonbitea egin diete antolatzaileek Hernaniko zein inguruko herrietako gazteei. Ez dago adin mugarik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo