GARA > Idatzia > Non Zer

Berrizko toponimia bildu, aztertu eta finkatzeko beka sortu du Udalak

Kontuan izanik Berrizko toponimia oraindik jaso gabe dagoela; kultur ondarearen zati garrantzitsu bat dela; eta bertako hainbat toki, baserri, iturri, mendi eta bestelakoren izenak desagertu aurretik, jaso eta aztertzea beharrezkoa dela, Udalak, beka bat prestatu du. Lana, Udalaren Euskara eta Kultura batzordearen ardurapean egingo da, eta, beti ere, Euskaltzaindiaren gidaritzapean. Bekaren zenbatekoa, guztira, 20.000 eurokoa izango da, eta beka ematen den momentutik, 14 hilabeteko epea izango da lana amaitzeko. Lana euskaraz aurkeztu beharko da, eta eskatzaileak Euskal Filologia edo Historia ikasketak burututa izatea, edo azkeneko kurtsoan egotea lehenetsiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo