GARA > Idatzia > Ekonomia

Berriak esnea ordainduko die hamalau ekoizleei

GARA |

ELBk deituta, ehun bat laborari elkartu zen atzo Makeako Berria kooperatibaren aitzinean hamalau esnegileei elkartasuna adierazteko.

Beren esnea Ultzamako esnetegi bati saltzea erabaki ostean, «kontratua eteteagatik» esnegileoi zehapenak ezarri zizkien Berria kooperatibak , eta azaroan eramandako behi esneagatik zor ziena ez die ordaindu nahi izan.

Atzo bost oreneko bilkura izan zuen esne ekoizleen ordezkaritzak Berriako zuzendaritzarekin eta, azkenean, kooperatibak onartu zuen azaroko esnea ordaintzea.

Alta, kooperatibak zehapenak mantentzea deliberatu du eta laborarien esnearen zorretik kitatuko ez baditu ere, horien ordainketa egitea eskatuko die. Beharrezkoa balitz, auzibidera jotzeko prest agertu zen esnetegiko zuzendaritza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo