Euroliga Hamargarren jardunaldia
Bigarren postua sendotzeko modua du Tauk Sienan
Legan jokatutako hemezortzi partidak irabazi dituen arren, Montepaschi askoz ere irregularrago ari da Euroligan; Lavrinovic eta Kaukenas gabe, bi garaipenera utz dezake gaur Baskoniak
M. SIENA-BASKONIA
Moscuko CSKA harrapatzea eskuraezintzat jota, partida garrantzitsua jokatuko du gaur Baskoniak Italiako talderik indartsuenaren aurka; taldeko bigarren postua lortzeko, eta ahal bada, txapelketa osoko laugarren talderik onena izateko. Olympiacosek bihar errusiarren aurka jokatuko duela kontuan hartuta, gaur Montepaschi Sienari irabazteak bere atzetik datozenei bi garaipeneko aldea ateratzea suposa lezake.
Zurbanon jokatutako joaneko partidan 76-61 irabazi arren, gaurkoa ez da batere partida samurra izango gasteiztarrentzat, izan ere, talde sendo eta orekatua baita Montepaschi Siena. Pallacanestroa aspaldiko garairik txarrenean den honetan, Pianigianiren taldea erabateko nagusitasuna erakusten ari da Italiako legan, eta jokatutako hemezortzi partidak irabazi ditu. Europan, hala ere, uste baino irregularrago aritu da, eta multzoko laugarren postura erori zen iragan astean, Zalgiris Kaunasen etxean 75-69 galdu ostean.
Partida honetan, Baskoniako Pete Mickeal estatubatuarrak ezin izango du partida jokatu, eta italiarrek ere ez dute beren bi jokalari lituaniarrekin kontatzerik izango. Azken orduko ezusterik izan ezean, Kaukenas hegaleko finak eta Lavrinovic pibotak ez dute jokatzerik izango. Horien ordez aritzeko, azken egunetan NBAn aritutako Keith Mcleod antolatzailea eta Romero hegal pibota kontratatu dituzte.
Lehen batean, bi lituaniarrak dira taldeko jokalaririk onenak, baina bada beste jokalari arriskutsurik. Antolatzaile postuan, Terrell McIntyre txikiak sekulako erraztasuna du saskiratzeko eta azken paseak emateko, eta bere ondoan, Bartzelonan aritutako Valdo Illevski izango du, jokalari klasikoagoa berau. Planinicek, biak baino jokalari dezente altuagoa, min handia egin diezaieke posteatuz eta, sasoiko badago, Prigioni ere jokalari hobea da.
Hegalekoei dagokienean, Kaukenas gabe, zaintzaile postua nahiko ahulduta geratuko zaie, eta Barcelonan aritutako Bootsy Thortonek eta Romain Satok hartu beharko dute puntuak sartzeko ardura. ACBn erakutsi ez zuen maila berreskuratzen ari da estatubatuarra, eta alturaz oso garaia ez bada ere, Satoren fisiko indartsuak lanak eman ahal dizkio Baskoniari, batez ere, Mickeal gabe, Jasaitisek bere hobekuntzan jarraitzen ez badu.
Shaun Stonerook hegal pibot estaubatuarra izan daiteke italiarren beste arrisku bat. Zurbaon jokatutako partidan lau puntu baino egin ez zituenegin, halere, kanpotik jaurtitzen duenean nahikoa portzentaje onak izan ohi ditu; kontuan hartu beharreko beste jokalari bat, beraz.
Lavrinovic gabe, Montepaschi Sienaren barruko jokoa nahikoa ahulduta dago, eta Tiago Splitterek min handia egin diezaieke azken partidetako sasoiari eusteko gai bada behintzat. Benjamin Eze nigeriarra da Sienakoen erreferentzia uztaipean. 2,08 metroko altuerarekin, klasiko bat da Eze; blokerako duen gaitasun fisikoari esker defentsan oso lan ona egiten duen horietakoa. Tomas Ress italiarra eta Romero venezuelarrak jokatuko dute barruan. McDonald bolada oso txarrean den arren, Teletovic eta Muonekeren laguntzarekin, gasteiztarren barruko jokoak nagusi izan beharko luke, baina, beti ere, maila honetan inolako erraztasunik ez dagoela jakinda.
Aunque, según cómo se desarrolle el partido puede ser un objetivo importante, Neven Spahija mostró su firme intención de ir a por la victoria en Siena y descartó la posibilidad de saltar al Mens Sana con el propósito de mantener la renta de 15 puntos obtenida en el partido de la primera vuelta que se jugó en Zurbano. «Nosotros no vamos a cambiar nuestros objetivos para nada, por lo que viajaremos a tierras italianas con los jugadores que tenemos en este momento en la plantilla para intentar ganar el encuentro, si bien se nos presenta una semana muy difícil, al haber dos viajes seguidos, primero a Siena y luego a Valencia. Pero, insisto en que no vamos a cambiar los planes ni los objetivos de ganar los dos próximos partidos: el de Euroliga y el del final de la primera vuelta de la Liga ACB contra el Pamesa», señaló el croata.
Preguntado por el rival, Spahija explicó que «ellos no tendrán ni a Kaukenas ni a Lavrinovic, pero nosotros hemos jugado unos cuantos partidos sin algunos de nuestros mejores hombres y hemos ganado. Ellos son un equipo serio y querrán hacer lo mismo».
GARA