GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

tortura salaketak azken atxiloketen ostean

Tortura desagerrarazteko eskatu dute Euskal Herriko kaleetan

GARA | BILBO

Guardia Zibilak atxilotu ondoren Igor Portu ospitaleratu behar izana salatzeko eta Mattin Sarasolaren egoeraz ere arduratuta, amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazioak antolatu zituen atzo hainbat herritan. Errepresioa ez dela «bidea», torturaren amaiera eta indar polizialek alde egitea ere aldarrikatu zuten atzo Euskal Herriko kaleetan herritar askok.

Gasteizen egin zen mobilizaziorik jendetsuena, 600 lagunek parte hartu zutela bertan. Durangon, berriz, 250 pertsonak bat egin zuen deialdiarekin.

«Atxilotuak askatu, torturari stop!» lemapean, 400 lagunek manifestazioa egin zuen Donostian, eta Ertzaintzarekin tentsio uneak sortu ziren arren, une batean furgonetatik irten baitziren zenbait polizia, ez zen ezer gertatu. Bilbon elkarretaratzea egin zen plaza Biribilean eta 500 bat pertsonak parte hartu zuen. Han ere, Ertzaintza egon zen mobilizazioa ikuskatzen eta tentsio uneak egon ziren. Oiartzunen 40 lagun bildu ziren.

Beste hainbat herritan ere mobilizazioak egin ziren. Larrabetzun, esaterako, 73 pertsonak egin zuen bat deialdiarekin eta Zallan 30 pertsonak. Arrasaten 300 lagun batu ziren deaialdiari erantzuteko, eta Elgoibarren 40. Hendaian, bestetik, 30 pertsona elkartu ziren eta igande honetan Larresoron egingo den Elkartasun egunean parte hartzeko deia luzatu zuten. Gaur ere mobilizazioak burutuko dira Igor Portu eta Mattin Sarasolaren atxiloketen ondoren gertatutakoa salatzeko. Lesakako Udalak, adibidez, deialdia egin du eta 20.00etan hasiko da «Lege Antiterroristaren kontra, torturarik ez» duela lema.

Izan ere, joan den astelehenean bi atxilotuen egoeraz mintzatu baitziren Lesakako Udalean egindako osoko bilkuran eta aho batez onartua izan zen, Portu eta Sarasolaren familei babesa eta laguntza emateko prest daudela adierazi ondoren. PNV, EA, Onin taldeko eta ezker abertzaleko ordezkariek eman zioten babesa testuari.

Besteren artean, Igor Portu ospitaleratu izana salatu zuten, eta gertaera horretatik ondoriozta daitekeenez, torturatu izana. Ildo horretan, atxilotuen inguruko informazio eza ere salatu zuten, eta bakartze egoerak hori ahalbidetzen duenez gero, horri amaiera ematea eskatzeko konpromisoa agertu zuten.

Rubalcabari azalpen eske

Igor Portu eta Mattin Sarasolaren atxiloketekin gertatutakoa azaltzeko hainbat alderdi politikok Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroari Kongresuan agerraldia egiteko eskatu diote. EAJ-PNV eta IU-ICV alderdietako ordezkariak izan ziren lehenak, eta atzo EA eta Nafarroa Bai-k ere babestu zuten asmo hori. Aste honen bukaeran erabakiko omen da eskakizunarekin zer gertatzen den.

Zentzu horretan, Unai Ziarreta buru duen alderdiak hamabost bat galdera aurkeztu zituen atzo Kongresuan, Rubalcabari atxiloketen inguruko azalpenak eman ditzala eskatzeko.

LESAKA

Udalak deituta mobilizazioa egingo da gaur Lesakan 20.00etatik aurrera «Lege Antiterroristaren kontra, torturarik ez» lema hartuta. Bortzirietako herri guztiei zabaldu zaie parte hartzeko deia.

La GC registra dos nuevas viviendas

La Guardia Civil aseguró a media tarde de ayer haber encontrado un segundo zulo en Lesaka, según informó la agencia Efe, aunque no trascendió qué es lo que habrían hallado allí los miembros del instituto militar. Además, la Guardia Civil habría comenzado a registrar hacia las 20.30 los domicilios de otros dos vecinos de la localidad navarra, a quienes estarían buscando por su supuesta relación con los detenidos.

Por la mañana, en cambio, los agentes del instituto militar español expusieron en el cuartel donostiarra de Intxaurrondo el material que habrían incautado en el zulo que supuestamente habrían encontrado el lunes y que relacionan con Portu y Sarasola.

Según se difundió, el supuesto zulo se halló en el puerto de la Guarguera, en el término municipal de Sabiñánigo (Huesca) en una pista forestal, y en el mismo se esconderían tres bidones con más de 100 kilogramos de material para fabricar explosivos, detonadores y temporizadores. Asimismo, mostraron también dos revólveres.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo