GARA > Idatzia > Gutunak

Mikel Azkarate Tomasone EHNE-Nafarroako arduradun sindikala

Mila esker Erdiz bazka lekua defendatu dutenei

EHNE-Nafarroa sindikatuak bihotz-bihotzetik Erdizen alde aritu diren guztiei eskertu nahi die beren jarrera:

Abeltzainei, Baztango gizarteari eta, batez ere, Erdiz Bizirik plataformari, non parte hartzen dugun. Azkeneko honek lan itzela egin du Erdizeko komunala bertako aziendak eredu estentsiboan bazkatzen eta ekoizpen familiarrarekin baserritarrek jarraitu dezaten, sindikatua defenditzen duen moduan.

Garai txarrak dira abeltzaintzarako, eta inoiz baino gehiago bazka toki komunalak behar ditugu aurrera jotzeko.

EHNEko abeltzainak askotan bildu gara. Lehenik, auziari buruz erabakia hartzeko, eta ondoren, jarraipena egiteko zein momentu bakoitzean ematen ziren urratsez informatzeko.

Magna proiektuari aurre egin dioten pertsona guztien babesak bultzatu gaitu. Hau guztia lortu dugu Elizondon deitu ziren bi manifestazioen bitartez (bertan baztandarren laurdenak parte hartu zuen) eta, honetaz gain, beraien sinadura eman zuten mila pertsonei, informazioa ekarri duten tekniko-adituei eta gizartea tokiaren aberastasuna baloratzen erakutsi dutenei esker.

Magnak Erdizen egin nahi zuen meategiaren proiektua bertan behera uztea, Erdiz Bizirik plataforman sinetsi dugun guztion lorpena da. Denon ahaleginaren ondorio arrakastatsua da hau, proiektuak sortu duen aurkakotasunaren garrantzia islatu eta Magna eta Udalari azaltzea lortu baitugu.

Hala eta guztiz ere, errealistak izanez, denborak esanen digu irabazi dugun hau gerla edo bataila bat besterik gabe izan den.

Beraz, ez gaitezen lozorroan egon eta nahi dugun Baztanen alde elkarrekin lan egiten jarraitu dezagun, gure herriak bizirik eta lan egiteko herriaren jakintza eskertuko duen ingurugiroa gorderik.

Mila esker eta zorionak denoi!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo