Binakako Txapelketa
Oier Mendizabalek beste jardunaldi bat jokatuko du
Oier Zearrak atzo egin zuen azken proba Tolosan, eta ostiralean Donostian ez jokatzea erabaki zuen
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Oier Mendizabalek jardunaldi bat gehiago emango du lehen mailako Binakako Txapelketan. Oier Zearrak, Olaizola II.aren bikote titularrak, atzo goizean egin zuen azken proba Tolosako Beotibar pilotalekuan eta asteburu honetan ez jokatzea erabaki zuen. Haren ordez, Mendizabal II.ak lehiaketako laugarren norgehiagoka jokatuko du ostiral honetan Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Zearraren lesioa uste baino gehixeago luzatzen ari da. Galdakaoko atzelariak urtarrilaren 12an Labriten jokatu zuen aurtengo txapelketan jokatu duen partida bakarra, eta ordutik, Mendizabal II.ak hartu du haren tokia. Pilotari bizkaitarrak hainbat komunikabidetan aipatu duenez, bere eskuineko eskua askoz hobeto dago. Aurreko ostegunean oso entrenamendu polita egin omen zuen, eta aste honetan ere jo eta ke ibili da. Hala ere, oraindik jokatzen ez hastea erabaki du azkenean.
Horretan zerikusi handia izango zuen, seguru asko, bere ordezkoak erakutsi duen maila bikainak. Oier Mendizabalek orain arte Aimar Olaizolarekin jokatu dituen hiru partidak irabazi ditu eta bere zenbakiak kontuan hartzekoak dira oso. Asegarceko bikoteak 66 tanto egin ditu, eta 44 baino ez ditu jaso azken hiru dema horietan. Atzelari gipuzkoarrak 8 pilota bakarrik galdu ditu, partidako 3 baino gutxiago. Sekulako emaitzak dira partida gogorrak jokatu dituztela kontuan hartuta.
Asteburu honetan beste erronka zail bat izango dute Olaizolak eta Mendizabalek. Partida guztien irabazle Gonzalez eta Barriolaren aurka neurtuko dira ostiral arratsean Donostian. Aspekoek ia ziurtatuta dute finalerdietako txartela; Asegarcekoak, aldiz, buru-belarri sartuta daude sailkapeneko lehia horretan. Material aukeraketa gaur dute 16.00etan.
Proba gehiago, gaur eta bihar
Zearraren hutsunea ezagututa, Ruben Beloki eta Patxi Ruiz dira orain erabakia hartu beharko duten Asegarceko beste bi atzelariak. Burlatakoak, Asier Olaizolaren bikote titularrak, gaur bertan egingo du azken proba eskuineko eskuaren egoera zein den neurtzeko. Partida Labriten izango da goizeko 11.00etan, eta bertan izango dira Xala eta Pascual beren aurkariak ere.
Beloki da aurtengo lehiaketan batere zorterik izan ez duen beste pilotarietako bat. Atzelari nafarrak txapelketako lehen partidan hartu zuen min, Tolosan, eta, geroztik, kantxetara itzuli ezinik dabil. Haren lekua Iñaki Otxandorenak hartu du beste lau neurketetan; Mugairekoak ere lan polita bete du azken asteetan, nahiz eta hasiera pattal samarra izan zuen. Bikotea hiru garaipenekin sailkapeneko borrokan erabat sartuta dago eta hori ez da gutxi.
Patxi Ruizek, azkenik, bihar arratsaldean erabakiko du jokatzeko moduan dagoen ala ez. Lizarrako atzelariak orain dela bi aste hartu zuen min eskuin eskuko hatzetan eta aurreko astean Kepa Peñagarikanok hartu zuen haren lekua. Gipuzkoarrak ez zuen bere bizitzako partidarik onena egin, baina 22ra heltzeko gai izan zen.
Los festivales de Tolosa y Azpeitia correspondientes al Martes de Carnaval -el primero de pelota a mano y el segundo de remonte- pusieron el punto final a las fiestas de invierno. En el estelar del Beotibar, el trío formado por Capellán, Larralde y Nalda III superó con cierta autoridad a la pareja compuesta por Titín III y Goñi III (22-14). Como suele pasar en este tipo de partidos, el delantero de Tricio no encontró ningún hueco para terminar el tanto, a pesar de que lo intentó de todas las maneras. En el trío, Miguel Capellán e Iñigo Nalda fueron los más activos, si bien la labor de Larralde en la faceta defensiva también fue importante.
El encuentro tuvo una duración aproximada de una hora y los parciales fueron los siguientes: 0-4, 2-6, 3-7, 5-8, 7-10, 8-12, 10-12, 10-19, 13-20, 14-21 y 14-22. El único tanto de saque de todo el partido fue para un Titín III que se quedó en sólo 4 tantos finalizados. Capellán fue el mejor en esa faceta, con 8, y Larralde logró otros 3.
En el festival de remonte de Azpeitia, Ezkurra y Ion vencieron a los recientes campeones del Faustino, Urriza-Lizaso, por 35-40. Fue un encuentro muy bueno, posiblemente el mejor de los últimos años en el Izarraitz, y en el que Ion Etxeberria se lució especialmente. El joven zaguero de Urrestilla hizo bueno su conocimiento de la cancha para completar una actuación sensacional con 14 tantos hechos y sólo 2 errores. Hubo ventajas para los campeones (15-10 y 20-15), Ezkurra-Ion le dieron la vuelta a la situación (25-30 y 28-33) y, tras la igualada a 33, los azules volvieron a pisar el acelerador. Ezkurra estuvo bien -21 tantos y 3 fallos-, pero Lizaso acusó el no conocer la cancha en su primer partido jugado en el Izarraitz de Azpeitia.
Ruben Beloki eta Patxi Ruiz dira asteburura begira kolokan dauden Asegarceko beste bi atzelariak. Gaur edo bihar jakingo dugu jokatzeko moduan ote diren ala ez.