GARA > Idatzia > Non Zer

Joxe Ramon Agirrek ikus-entzunezko lan berriaren aurkezpena egingo du

Jose Ramon Agirre «Marron» mendizale ataundarrak «Aire, airean. Broad Peak (8.047 m.)« euskarazko ikus-entzunezko lana aurkeztuko du gaur Legazpin. Bertan, Himalayako Broad Peak menditik, 7.200 metroko garaieratik, parapentez egindako jauzian hartutako irudiak ikus daitezke. Himalayako mendi elurtuen irudiez gain, mendizaleak hegan egiteari buruz egindako hausnarketak bildu ditu ikus-entzunezko horretan. Lana egiteko lagun izan ditu Asier Mendoza, Claudia Bertorelli, Unai Elorriaga, Iñaki Zubeldia, Juanrra Madariaga eta Garbiñe Tolosa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo