SOKATIRA
Abadiño izango da 600eko eta 680ko txapelak lortzeko faborito garbia
J.L. | DONOSTIA
Euskal Herriko Txapelketak jarraipena izango du asteburu honetan, eta 680 eta 600 kiloko lehen jardunaldiak jokatuko dira. Bietan, hiru jardunaldiko ligaska jokatuko da, eta amaieran punturik gehien duen taldeak lortuko du garaipena.
600 kilokoak Elizondon ekingo diote txapelketari. Bihar, hain zuzen ere, 17.00etatik aurrera, eta bertan honako talde hauek lehiatuko dira: Abadiño A, Abadiño B, Berriozar eta Sokarri. Abadiño da irabazteko faborito nagusia, baina lehiaketa honetako asmorik garrantzitsuena bi taldeak lehen bi postuetan sartzea izango da.
Aia
Etzi, berriz, Aian izango da saioa, 11.00etan hasita. Bertan, 680 kiloko taldeak neurtuko dira, eta hemen ere hiru jardunaldiko ligaska egingo da, eta punturik gehien batzen duen taldeak lortuko du txapela.
Bertan, honako talde hauek lehiatuko dira: Abadiño A, Abadiño B, Amaiur, Ñapurrak eta Uztaritze. Hemen ere berdeak, aurreko pisuan bezalaxe, faborito aterako dira, baina beraien asmoa lehenengo bi postuetan bi taldeak sartzea izango da. Ñapurrak izango dute aurkaririk gogorrena.