GARA > Idatzia > Non Zer

Donostian Kantuz taldeak Egunkariaren aldeko Kantu Jira antolatu du

Kantu Jira berri bat ekingo zaio gaur Donostian. Baina gaurko honetan elkartasun adierazteko jira izango da. Izan ere, datorren asteazkenean 5 urte betetzen dira Egunkaria itxi zutela. Hori dela eta, «Egunkariaren aldeko» Kantu Jira antolatu dute. 11.30ean hasiko da progama, ordu honetan Hernaniko dultzaineroak ibiliko baitira Alde Zaharrean. Ondoren, 12.00etan, Kantu Jiran parte hartu nahi duten guztiok Konstituzio plazan bilduko dira ibilbidea hasteko. Arratsaldean ere kantua eta dantza ez dira faltako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo