`Kinteto soNos' berriaren aurkezpen kontzertua Arresi aretoan
Sortu ziren Kontserbatorioaren izenarekin nahaste eta gaizki ulerturik ez sortzeko, eta etapa profesionalago berri baten atarian, lehen `Kinteto Musikene' zenak izena aldatzea erabaki du, eta aurrerantzean `Kinteto soNos' izenarekin arituko da. Taldea, Itsaso Etxeberria, Xabier de Felipe, Daniel Garcia, Alba Gonzalez eta Beatriz Blanco musikariek osatzen dute. Gaurko kontzertuan Shostakovich eta Brahmsen obrak joko dituzte.