GARA > Idatzia > Non Zer

Captain Nemo eta Funtastic Planet taldeen kontzertua izango da

Txapa Irratiak antolatu du kontzertu hau, bertan Captain Nemo taldeak (argazkian) «1280 Euskal Hiria» diskoaren lehen aurkezpen kontzertua egingo du Bergarako gaztetxean. «Funtastic planet», berriz,Tolosaldeko talde gaztea da. Patxi Azpirozek (gitarra),Txomin Azpirozek (baxua), Iñaki Larreak (bateria) eta Iker Pinillosek (ahotsa) osatzen dute taldea eta beraiek ekoiztutako lehen lana aurkeztera datoz. Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratian F 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo