GARA > Idatzia > Real Sociedad

Igoeraren borroka

Eizmendik «batasuna» eskatu du taldea indartzeko

Anoetan jokatuko diren partiden garrantzia onartu arren, kanpokoak ez ditu ahaztu nahi entrenatzaileak

p046_f02_222x222.jpg

GARA | DONOSTIA

Realak etxetik kanpo oso partida garrantzitsuak jokatu behar dituen arren, igoera lortzeko gakoa Anoetan egongo dela uste dute zuri-urdinek. Horrela esan dute hainbat jokalarik azken egunotan eta horrela onartu zuen atzo Joserra Eizmendik berak ere. Horregatik, «batasuna» inoiz baino garrantzitsuagoa dela uste du entrenatzaileak.

«Zaleak, prentsa, jokalariak eta teknikoak, zuzendariak... Guztiok amaiera arte egon behar gara taldearekin», eskatu zuen, bihar bertan hasita, «oso neurketa garrantzitsua baita». Batasun hori taldearen jarreran nabaritu behar da, baina, baita harmailetan sortu behar den giroan ere. Eta, ildo horretan, «pazientzia» eskatu zuen Eizmendik, «markagailua ez baita gure alde egon behar bosgarren minutuan, 90.ean baizik».

Eta horrela espero du entrenatzaileak, biharko puntuei esker sekulako indarraz eta ilusioaz joan baitaiteke Reala Elcheren aurkako partida garrantzitsura.

Hala ere, horrekin ez da nahikoa izango, iraupeneko lasterketa baita igoerarena. Eta etxeko partidak garrantzi handikoak badira ere, ez dira nahikoa izango podiumean amaitzeko. «Erdi ados egon naiteke bakarrik -aitortu zuen-. Oinarria hemengo puntuak dira, baina kanpokoak ere bai. Ezin dugu pentsatu Anoetan puntuak oparituko dizkigutela, ez eta kanpokoak ekartzea ia ezinezkoa dela ere. 18 partida geratzen dira guztira, eta denak dira garrantzitsuak», esan zuen.

Biharkoari dagokionez, Eizmendik Donostian bizi den giro baikorrak inolako lasaikeriarik ez sortzea espero du, «Las Palmasek, Bigarren mailako talde guztiek bezala, lan handia ematen duelako. Gainera, Kanarietan baloia ondo erabiltzen da, badakite jokatzen, eta gainera gorantz datorren talde bat da». Eta gutxi balitz, «talde guztiak bereziki motibatuta jokatzen dute Realaren kontra».

Hala ere, entrenatzailea baikorra da, taldean ikusten duen lanari eta ilusioari esker.

Hamaikakoa

Ohi den bezala, bestetik, Eizmendik ez zuen pistarik eman nahi izan bihar jokatuko duen hamaikakoari buruz, eta «azken entrenamendua falta» dela gogorarazi zuen. Baina astean osoan egindako saioei jarraituz, badirudi Ejidoren aurka aritu zen talde berbera -hau da, Riesgo; Gerardo, Ansotegi, Mikel Gonzalez, Castillo; Marti, Aranburu; Prieto, Nacho; Victor eta Diaz de Cerio- zelairatu daitezkeela. Nacho eta Victorren estreinaldia izango litzateke Anoetan, beraz.

Zalantza bakarra eskuineko hegalari dagokio, Mikel Gonzalezek, bere arazo fisikoak gainditu dituenez, hamaikakora itzultzeko aukera izan bailezake.

 
 
Gerardo automatikoki berritu dute

Gerardok 2009. urtera arte jantziko du Realaren kamiseta, bere kontratuaren klausula bati jarraituz, automatikoki urte batez luzatu baitu klubak, aurten hainbat partida jokatu ondoren. Gerardok berak onartu zuen atzo dagoeneko baldintza hori bete duela eta, ondorioz, «oso pozik» dagoela. Baina jokalariak argi utzi izan nahi zuen orain duen «kezka bakarra ekainak 15ean Lehen mailan egotea» dela.

ETBk Elcheren aurkako partida eskainiko du

Txuri-urdinen zaleek, taldeak datorren astean jokatuko duen partida garrantzitsua telebistatik ikusteko aukera izango dute, Euskal Telebistak zuzenean eskainiko baitu. Elchek eta Realak Martinez Valero zelaian jokatuko dute datorren larunbatean, 18.30etik aurrera.

Sarrerak Interneten bidez eros daitezke

Realak aplikazio berria gaineratu du bere webgunean, partida bakoitzean abonatuentzako prezio berezian jartzen dituen sarrerak Interneten bidez erosi ahal izateko. Sarrerak jasotzeko tokia aukeran dago, eta Anoetara autobusez joateko aukera ere bai. Bestetik, klubak wegbuneko foroa hurrengo egunotan berriro irekiko duela ere jakinarazi zuen.

Presentará candidatura a la Guipuzcoana de Fútbol

Iñaki Badiola confirmó ayer que la Real presentará una candidatura en las elecciones para la presidencia de la Federación Guipuzcoana. Será, según el presidente donostiarra, una candidatura «aglutinadora» en la que quiere que el actual presidente Juan Luis Larrea tenga «un papel relevante, aunque no como presidente».

Según se explicó desde el club donostiarra, la propuesta, que se hará pública en los próximos días y que está «abierta a todas las sensibilidades y equipos convenidos con la Real», pretende que el club donostiarra sea «un referente» dentro de la Diputación.

Badiola confirmó este proyecto durante la «puesta de largo» de la firma del convenio con el club por parte de Antiguoko y Kostkas, materalizada ayer por la tarde en Donostia. «Estamos todos en el mismo barco, ahora ya no falta ninguno. Son dos remeros más que no pueden estar fuera de la trainera», se felicitó Badiola, que confirmó que los términos del convenio, que mantendrá su vigencia durante el próximo año y medio, no han variado respecto al que en su día no se adherieron los dos clubes . GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo