GARA > Idatzia > Txirrindularitza

amateur

Essor Basquek sei proba ditu gaurtik hasita

Gaur hasiko da Ipar Euskal Herrian 2008. urteko Essor Basque amateur lasterketa. Hainbat talde euskaldunek hartuko dute parte. Guztira, sei proba dira, hilaren 24ra arte.

Lasterketak honako hauek izango dira: «Les Boucles de la Soule» gaur Maulen, «Le Circuit de l'Adour» bihar Urt herrian, «La Ronde du Pays Basque» etzidamu St. Jean Pied de Port, «Le Tour du Labourd» 21ean Hazparnen, «Le Route de l'Atlantique» 23an Hendaian eta «Le Trophee de l'Essor» 24an Kanbon. Azken egun horretan bi saio izango dituzte txirrindulariek. Goizetik, Kanbotik irtengo dira eta Ibardian gainean amaituko dute lana. Arratsaldean, Kanbon bertan emango dituzte itzuliak.

Gipuzkoa-Moyua eta Azpiru-Ugarte, besteak beste, lehiatuko dira aurtengo Essor Basquen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo