Krisia konpotzeko lehen akordioa adostu dute Kibaki eta Odingak
Keniako Gobernu krisiarekin amaitzeko bidean, abenduko hauteskundeak aztertzeko batzorde independentea osatzea adostu dute Mwai Kibaki presidenteak eta oposizioko buru Raila Odingak. Kofi Annanek azaldu zuenez, «oso gertu» daude behin betiko hitzarmena sinatzetik. Bi aldeak Konstituzio berria idaztearekin eta hauteskunde legea aldatzearekin bat datoz. Dena den, oraindik ez dute erabakirik hartu balizko botere banaketaren inguruan.
GARA |
Kenyak bizi duen krisialdiari amaiera emateko Gobernuak eta oposizioak lehen hitzarmen bat sinatu dute. Urtebeteren buruan Konstituzio berria idazteaz gain, hauteskunde legea, Polizia eta Legebiltzarra berritzearekin bat etorri dira.
Dena den, negoziazioak ez dira amaitu. Asteartean jarraituko dute hizketan akordio orokorragoa lortzeko. Oraindik, hainbat gauza dilindan daude, esaterako, balizko botere banaketa, Raila Odingaren Mugimendu Demokratiko Laranjak (ODM) eskatzen duen bezala.
Abenduaren 27ko hauteskundeetan iruzurra egin izana leporatu zion Odingak, Mwai Kibaki presidenteari. Nazioarteko begiraleek ere botoen zenbaketan irregulartasunak egon zirela salatu zuten. Salaketei muzin egin, eta Kibakik kargua hartu zuen. Egoera horrek hamaika protesta eragin zituen Kenyan. Geroztik, mila lagun inguru hil da eta beste 600.000 beren etxeetatik ihesi joan behar izan dira biolentziaren ondorioz.
«Akordiotik oso gertu gaude. Buru-belarri ari gara eta aurrerapausoak ematen ditugu etengabean», adierazi zuen Kofi Annanek, bi eguneko negoziazio sekretuen ondoren. Krisialdia hasi zenetik negoziazio lanetan bitartekari gisa jardun du berak.
Konponbidea lortzeko bidean «azken txanpan» daudela gaineratu zuen eta «azken txanpa» izanik, «zaila» dela esan zuen.
Ostegunean, Gobernuaren negoziatzaile Mutula Kilonzok aurreratu zuenez, Konstituzio berria idaztearekin bat datoz bi aldeak. Horrek, etorkizun hurbilean boterearen banaketa erraz dezake, lehen ministroaren kargua osatutakoan. Ardura hori, ziurrenik, Odingari egokituko zaio, bide-orria jarraituz gero.
Annanen aburuz, behar-beharrezkoa da «koalizio zabala» osatzea Konstituzioaren eta hauteskunde legeren erreforma adosteko. «Pauso hori erabakigarria da etorkizunean gatazkak ekidin ahal izateko», nabarmendu zuen Nazio Batuetako idazkari nagusi ohiak. Etzi, Kibaki eta Odingarekin elkarrizketatuko da. Astelehenean ere, Estatu Batuetako Estatu idazkari Condoleeza Rice Kenyara iritsiko da krisiari buruz aritzeko.
Horiek horrela, abenduko hauteskundeen bozak (hamaika milioi baino gehiago) ez dituztela berriro zenbatuko plazaratu zuen bitartekarien taldeak. Horiek guztiak zenbatzeko hiru hilabete beharko liratekeela eta tarte horretan istiluak berriro sor litezkeela ohartarazi zuen.
Hauteskunde egunean egon ziren irregulartasunak ikertzeko batzorde independentea osatuko dute, Gobernuak eta oposizioak adostu dutenez. Beranduenez, martxoan hasiko da talde hori lanean eta hiru eta sei hilabete bitartean jardungo du.
Giza eskubideen aldeko taldeek Kenyako herri-salatari nagusiari ikerketa agintzeko galdegin diote. Eskaera kontuan hartzen ez badu, bide judizialetik joko dutela helarazi dute.
Kenya ez dela kolonia bat gogoarazi zion naziorteari, Justizia ministro Martha Karuak. «Ezin du estatu subiranoen arazoetan esku hartu. Hala dio diplomaziaren konbentzioak», plazaratu zuen.
Las restricciones se acentuaron ayer en Chad tras la declaración por el Gobierno del Estado de excepción en el país, que entró en vigor el viernes. Según anunció el ministro de Comunicación y portavoz del Gobierno, Moussa Doumngor, en la Radio Nacional chadiana, los periódicos deberán someter cada una de las noticias que pretendan publicar a la censura previa del Ejecutivo, que también verificará el contenido de todas las emisiones de radio y televisión. Asimismo, queda restringida la libertad sindical, por lo que se prohíbe cualquier tipo de reunión política o de sindicatos.
El jueves, el Consejo de Ministros decretó el estado de emergencia tras la reciente ofensiva del Comando Militar Unificado, unión de tres milicias que entró en Chad con una caravana de 300 vehículos. En cinco días, cruzó el país sin grandes obstáculos. El pasado día 2, entraron en la capital, lo que generó fuertes enfrentamientos con el Ejército y el desplazamiento de 70.000 personas que, huyendo de la violencia, cruzaron la frontera con Camerún y llegaron a la localidad de Kuseri.
El artículo 87 de la Constitución establece que el presidente puede adoptar poderes adicionales para «preservar la integridad territorial de la nación», aunque tras los primeros 15 días, necesita la aprobación de la Asamblea Nacional para poder continuar.