GARA > Idatzia > Mundua

Guinan, txinatar eta tibetarren elkarbizitza zailaren lekuko

Han etnia txinatarra gutxiengoa da Guinan herrian, baina merkataritza eta ekonomia beraien esku dago. Tibetarrekin elkarbizitza ez da sekula ona izan, baina, betidanik egon diren arazoak areagotu egin dira monje budisten protestak hasi zirenetik. Han ere, Armadak kaleak eta monasterioak hartu ditu okupazioaren kontrako mobilizazioak ekiditeko.

p024_f01_199x124.jpg

GARA |

Tibetarren eta Han etnia txinatarreko kideen arteko harremana ez da sekula ona izan. Bien arteko tirabirak eta konfiantza eza aspaldiko kontuak dira. Baina, monje budisten protestak hasi zirenetik elkarbizitza arazoak areagotu egin dira; horren lekuko izan da Guinan herria. Txinaren ipar-ekialdean kokatuta, biztanle gehienak tibetarrak dira, eta Han etniakoak eta txinatar musulmanak, berriz, gutxiengoa.

Yang Saberrek -25 urtekoa eta Han etniakoa- Guinanen eman du bizitza osoa. Txikitako jolas lagunak, berriz, tibetarrak ziren.

Harremanak, esan bezala, ez dira inoiz errazak izan. Baina, azken bi aste hauetan okerrera egin dutela esan daiteke. Hanen aurka tibetarrek egin dituzten ekintzen eta erasoen beldur denez, jantzi denda iluntzea baino lehen itxi ohi du orain.

«Gure arteko harremanak gorabeheratsuak dira. Zaharrenak, Tibeteko ohiko jantzia daramatenak alegia, zintzoak dira. Baina, gazteenak ez dira arrazoizkoak», adierazi du.

Zertxobait lehenago, hiru gaztetxo sartu ziren Yangen dendara, jean galtzak eta elastikoak soinean. Bezperan erositako galtzak puskatuta zeudela, eta kalte-ordaina nahi zutela esan zioten. Arazoak ekiditeko, eskatutakoa eman egin zien.

«Independentzia dugu gogoan»

Tibeteko beste hainbat hiritan ez bezala, Guinanen ez da istilurik izan bi aste hauetan, Armadak kaleak hartu baitzituen lehen egunetik. Horrek, ordea, ez du esan nahi arazorik egon ez denik. Bi komunitateen arteko ezinikusia areagotu egin da.

Lhasa hiriburuan monje budistak Txinaren okupazioaren aurka egiten ari ziren manifestazioak errepika ez zitezen, Armadak Lucang monasterioko 300 monjeak inguratu zituen. «Manifestazioen beldur ziren eta horregatik, bizpahiru egunez eduki gintuzten monasteriotik irten ezinik. Gaizki sentitu ginen benetan», adierazi du 20 urteko erlijoso batek.

Txinatarrak eta, bereziki, haien dendak, tabernak eta jabetzak izan dira protesten jomuga. «Goiz ixten dugu eta ez diegu alkoholik ematen tibetarrei», dio tabernari batek. Hogei urte daramatza Guinanen.

Han etniakoak eta musulmanak biztanleriaren gutxiengoa diren arren, merkataritza beren kontrolpean dago.

Zonaldea «berez tibetarra» dela aitortzen du Yangek. Baina, Txinaren esku dago. «Hala izan da urte luzez eta hala izaten jarraitu behar du», deritzo.

Dena den, Tibet «desberdina» dela uste du: «Zergak ordaintzen zituen nazioa zen».

Historia luzeko herria da Tibet. Txinako enperadoreari men egiten zion garaietan ere, barneko gaien kontrola zuen. «Gure historiako liburuak irakurtzen genituen guztiok. Tibet lehen independentea zen», nabarmendu du Pang Pangek.

«Tibetar guztiok dugu independentzia gogoan, baina ezin dugu publikoki esan. Hala egingo bagenu, burua moztuko ligukete», salatu du.

Aurten 49 urte bete dira Txinaren okupazioaren kontra oldartu zirenetik. Saiakerak porrot egin zuen eta dalai-lamak Indiara ihes egin behar izan zuen, eta Gobernu tibetarra han ezarri. Urteurren horren eta Olinpiar Jokoen gertutasuna baliatuz, mobilizazioak antolatu zituzten Lhasan eta hiririk garrantzitsuenetan.

Atxiloketak eta gose greba

Mobilizazioak, herrialde atzerritarren laguntzaz, antolatu izana leporatu dio Txinak dalai-lamari, eta argi adierazi du ez dituela baimenduko. Protestak, halere, munduko hainbat hiritara zabaldu dira. Katmandun, esaterako, 17 tibetar atxilotu zituen atzo Txinak Nepaleko hiriburuan bisak egiteko dituen bulego aurrean. Asteartean 73 eta, astelehenean, 125 atxilotu izan ziren. Gehienak aske dira jada.

Toronton, hogei bat lagunek gose greba hasi zuten asteartean kontsulatu txinatarraren aurrean. «Tibetarroi oinarrizko eskubideak ukatzen dizkigute. Gose greba ez da deus ere haien sufrimenduarekin alderatuta», helarazi du Ikasleak Tibet Askearen Alde taldeko kide batek.

Los ministros de Exteriores de la UE debaten el boicot

En la reunión informal que entre hoy y mañana mantendrán en Brdo, Eslovenia, los ministros de Exteriores de la UE discutirán la posibilidad de boicotear la ceremonia inaugural de los Juegos Olímpicos, tal y como sugirió el presidente francés, Nicolas Sarkozy. El debate sobre Tíbet fue incluido en el orden del día en el último momento y aún no se ha decidido si se elaborará o no una declaración formal.

La pasada semana, los ministros de Deportes ya dijeron que no boicotearán los Juegos. La presidencia eslovena insistió en que no sería una respuesta adecuada porque «supondría perder una oportunidad de promover los derechos humanos». GARA

ikerketa eskaera

Erbesteko Tibeteko Legebiltzarrak nazioarteko ikerketa egitea eskatu du NBEren egoitzan. «Urteak daramatzagu Giza Eskubideen arreta geureganatu nahian. Tibeten izena bera ere debekatuta dago», esan zuen Karma Chopel presidenteak.

Aprovechan la visita a Lhasa de periodistas para defender al Dalai Lama

Monjes tibetanos aprovecharon la visita organizada por el Gobierno chino de 26 periodistas extranjeros, la mayoría americanos y asiáticos, a Lhasa para expresar su apoyo al Dalai Lama. La protesta se produjo en el templo de Johkang, uno de los más sagrados para el budismo tibetano. Ante la presencia de medios, denunciaron que ni ellos ni los monjes de otros templos de la capital, como Sera o Drepung, pueden salir. «Queremos la libertad, queremos al Dalai Lama», gritaron al tiempo que reclamaron la libertad de Tíbet.

En sus crónicas, los medios como «Financial Times» describieron una ciudad bajo un clima de tensión donde «el olor de los edificios incendiados aún flota en el aire».

El portavoz de Exteriores de China, Qin Gang, aseguró que lo ocurrido «ha mostrado los colores verdaderos de algunos occidentales».GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo