GARA > Idatzia > Euskal Herria

Presoen aldeko mobilizazio berezia Donibane Garazin

GARA |

Hilaren azken ostiralean euskal preso politikoen eskubideen alde egin ohi diren mobilizazioen karietara, Donibane Garaziko batzordeak era berezian gogora ekarri nahi ditu duela sei hilabete «polizia muntaia lotsagarriaren ondorioz» preso hartu zituzten Pantxo Flores, Cedric Garai, Mizel Barnetche eta Xabier Perez Susperregi.

Haien egoeraren berri emateko eta senideei sostengua helarazteko, herriko etxearen aitzinean bilduko dira arratsaldeko zazpietatik goiti, aperitifa baten inguruan.

Mobilizazioekin lotuta, atzo 60 lagun bildu ziren Burlatan presoen eskubideen alde, 23 Berangon, 29 Iruñeko Alde Zaharrean, 20 Donibanen, 40 Txantrean eta 11 Arrosadian. Asteazkenean, Atarrabian 31 elkartu ziren.

Bestalde, atzo aztertu zen Parisen Daniel Dergiren baldintzapeko askatasunaren aurka fiskalak ezarritako helegitea. Defentsak mantentzeko eskaera egin zuen bitartean, fiskalak Dergi berriro espetxeratzea eskatu zuen. Maiatzaren 15ean jakinaraziko da ebazpena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo