GARA > Idatzia > Kultura

Trans Danz jaialdiak hainbat Ballet Junior talde bilduko ditu Biarritzen apirilean

p046_f02_97x84.jpg

GARA | BIARRITZ

Europako leku desberdinetatik etorritako lau talde elkartuko dira apirilaren 7tik 13ra bitartean Biarritzen. Estreinakoz antolatu den ekimena da hau eta helburu nagusia astean zehar Ballet Junior lau taldeen arteko hartu emanak gauzatu ahal izatea da. Horretarako, hainbat tailer eta klase emango dituzte ezagunak diren dantzariek. Horrez gainera, jaialdiaren amaieran agertokietan elkartuko dira lau taldeetako kideak.

Ekintza honek Biarritzera joan diren dantzariek bizi izandako elkartrukatzea publikoaren aurrean erakusteko aukera emango die. Bisitatuko dituzten antzerkiak Biarrizko Kasinoa eta Donostiako Gazteszena antzokia (Egia auzoko kulturgunean) dira. Ikuskizun hauentzako sarrerak 18 eurokoak dira Biarritzen eta 10 eurokoak Gipuzkoako hiriburuan.

Elkartuko diren lau taldeak Ballet Junior de Geneve, Cannes Jeune Ballet, Ballet Biarritz Junior 3 eta Junior Ballet de Toscane dira. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, «paregabeko bisitazuna» duten taldeak dira.

Europa osotik etorritako gazteak direnez, egitasmo honek emango dien aukera euren lanbidearen kontzientzia hartzea izango da. Horrez gainera, Trans Danzeko arduradunek azpimarratu dute nortasun artistikoa lantzeko eta bizitako esperientziak biderkatzeko aukera irekiko diela «etorkizunean dantza konpainia nagusietako kide» izango diren haiei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo