GARA > Idatzia > Non Zer

MUSIKA

Hesian taldeak kontzertua emango du Tolosako Bonberenean

p058_f02_95x68.jpg

Hesian taldeak zortzi kantu bildu ditu bere estreinako lanean. Abesti horietan, gizarte eta politika aldarrikapenak, maitasuna eta mundua hartu dituzte hizpide. Hesian, musikari arbizuar, etxarriar eta altsasuarrek iazko garagarrilean osatu zuten taldea da, eta Etxarrin dute entsegu tokia. Punk-rock eta hardcore estiloak lantzen dituzte. Diskoaren 1.000 kopia egin dituzte eta dagoeneko salgai daude Euskal Herriko hainbat tokitan 5 eurotan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo