GERNIKA - LUMO
Josephine Foster folk kantaria izango da gaur Gazte Asanbladak antolatuta

Larunbat honetan 71 urte beteko dira hegazkin naziek Gernika bonbardatu zutenetik. Urtemuga hori dela-eta, Gernikako gazte asanbladak Josephine Foster kantari estatubatuarraren kontzertua antolatu du. Izan ere, Fosterren doinuak ezin egokiagoak dira egun horretarako: antzinako giroak ekartzen ditu gogora, baina gaur egungo ikuspegitik. Fosterrekin batera, Will Shine ingelesa ere izango da herrian. Hainbat arlo jorratzen dituen artista da: argazkigintza, bideogintza edo musika.