Futbol gaelikoa
Naomh Ferminek orain arteko lana hobetzea izango du helburua
J.L. | DONOSTIA
Futbol gaelikoko denboraldiko hirugarren lehiaketa jokatuko da. Gaur, Madrilen izango da, eta bertan izango da Naomh Fermin Iruñekoa.
Madrileko Complutense unibertsitateko errugbi zelaian izango da lehiaketa 10.00etatik aurrera. Nafarrekin batera Madril, Valentzia eta Barcelona Gaels izango dira lehian.
Orain arte Bartzelonako eta Iruñeko lehiaketak jokatu dira, eta bietan azkena geratu da talde nafarra. Madrilen izango duten helburua, postu horretatik irtetea izango da, baina ez dute erraza izango, beste hirurek irlandar asko baitituzte taldean, eta hori asko nabaritzen da.