GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Nekazaritza biologikoa txalotu arren, ez dute laguntzeko konpromisorik»

Arantxa MANTEROLA |

«Denak daude laborantza eta elikagai biologikoen alde, baina nehor ez da arduratzen, egiaz, nekazaritza mota honen egoera zailaz. Ez da engaiamendurik laguntzeko, batez ere, agintari politikoen aldetik». Hitz zorrotz hauekin adierazi du Tomas Ergi Biharko Lurraren Elkarteko (BLE) kideak zenbaterainokoa den egun sare biologikoan lan egiten dutenek pairatu beharreko egoeraren larritasuna.

Bai bere elkartea, bai Bio-Aquitaine Federazioa eta Estatuko Federazioa ere «erabat zorpetuta» daudela jakinarazi du. Diru laguntzen eskasiari (nekazaritzarako bideratzen direnetatik, %0,5 soilik jasotzen du laborantza biologikoak), ekoizpen proiektuak eta eskaerak aurkezteko bete behar diren txosten eta dokumentuen konplexutasuna ere gehitu beharra dagoela nabarmendu zuen Ergik.

Maritxu Castillonek, berriz, nekazaritza biologikoa gizartearentzat ekarpen iturri dela gogorarazi du, «animalien eta pertsonen osasunerako, laborari gazteen instalaziorako, ekoizpen ekologikora igarotzen direnentzako eta laborantza proiektuaren koherentziarako».

BLEko kideek, alde horretatik, Estatuaren benetako engaiamenduari «ezinbesteko» iritzi diote ekoizpen biologikoak aurrera egingo badu.

Horren haritik, laster izango dute Nekazaritza Ministerioarekin bilera, beren kezkak eta egoera helarazteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo