GARA > Idatzia > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Jamaika eta Balkanetako ijitoak

p058_f01_32x32.jpg

Dagoeneko ezerk ez gintuela harrituko uste genuenean, Antwerp Gipsy Ska Orchestra ezagutu dugu. Azken urteotan musikaren aberastasuna estiloen arteko harremanetik sortu dela esan dugu askotan, eta disko honek gure horretan mantentzen gaitu. Egia esan, diskoa entzunda, hasiera batean zentzu handirik edukiko ez lukeen harremanak oso emaitza naturala izan duela esango genuke. Izan ere, hasiera batean, elkarrengandik milaka kilometrora dauden Europako Balkanen eta Karibeko Jamaikaren arteko harremanak ez dirudi oso logikoa. Diskoa entzunda, ordea, urtetan bananduta egon diren anai-arreben arteko elkarretaratzea dirudi. Antwerp Gipsy Ska Orchestra taldea 2004. urtean sortu zen Belgikan; hain zuzen, taldeari izena eman zion Antwerp herrian, Herbehereekin mugan. Taldearen sortzaileak punk taldeetan aritutako lagunak dira, eta partaideen artean, Belgikan jaiotakoez gainera, txoko desberdinetatik iritsitako musikariak daude (Argentina, Txile, Frantzia, Kosovo, etab). Balkanetako ijitoen doinuak Jamaikan sortutako ska doinuekin elkartu dituzte, baina oinarrizko bi musika horiek, era berean, beste herrialdeetako kulturen eragina dutela kontutan izanda, zehazten zaila den emaitza lortu dute. Haize sekzioaren indarra eta txarangen erritmoa eta abiadura. Diskoan gustura entzuten den musika dago eta zuzenean bihotz taupadak abiadura handian jartzeko ahalmena duen taldea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo