Hip hop
Tote King eta Shotta sevillar anaien rap errima, gurean biraka
Sevillar anaiak dira Tote King eta Shotta. Zaharrena, Manuel Gonzalez, gaztelaniaz abestutako rap doinuetan maisu handia da. Iaz «Un tipo cualquiera» argitaratu zuen, eta arrakasta handia lortu. Bihar eta etzi Bilbo eta Donostiako RockStar aretoetan errimatuko du. Anaia gaztea, Ignacio Gonzalez, Aitzoaingo Artsaia aretoan izango da bihar, «Sangre» diskoa aurkezten. Apirilean argitaratu du lan berria, eta bertan anaiarekin batera ere kantatu du kanturen bat edo beste.