Zesta punta
Bigarren faseari ekingo dio Durangoko Openak
GARA | DURANGO
Datorren larunbatean hasiko da Nazioarteko Master Jai zesta punta Openaren bigarren fasea. Izan ere, 18:30etik aurrera, Durangoko Ezkurdi pilotalekuak txapelketa horretako bi kanporaketa hartuko baititu.
Lehenengo norgehiagokan Joxemi-Arriola eta Alberdi II-Urbieta zumaiarrak arituko dira lehian. Azken pilotari honek, Jonathan Hernandezekin batera, GRAVN irabazi berri du. Jarraian, Thambourindeguy-Etxetok, 22 urte azpiko munduko txapeldunek, Lander-Guillemen kontra jokatuko dute. Azken hau kataluniarra da, nahiz eta gaur Euskal Herrian bizi izan den eta berton ari den ikasten.
Bigarren faseko hurrengo neurketak hilaren 17an, 18an eta ekainaren 1ean joka litezke, baina datak ez daude oraindik ziurtatuta.
Hilaren 23 eta 24an ez da partidarik izango, asteburu horretan Paueko Kiniela Erako Mundiala jokatuko delako, hain zuzen ere.