GARA > Idatzia > Non Zer

Euskal Herriko mugimendu feministaren historia entzungai, Koldo Mitxelenan

Asteazken Kulturalaren barruan, Bagera elkarteak «Euskal Herriko mugimendu feministaren historia» aukeratu du gaitzat. Edurne Epelde Pagolak eta Miren Aranguren Etxartek hitz egingo dute. 1974. urte inguruan Ipar Euskal Herrian emakume batzuk elkartzen eta antolatzen hasi ziren. Urte batzuk geroago, 1976. urte inguruan, Hego Euskal Herrian frankismo garaia amaiturik, emakumeak kalera atera, eta borroka biziari ekin zioten. Abiapuntu hori izango dute bi emakume hauek beren kontakizuna hasteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo