GARA > Idatzia > Hemeroteka

LE JOURNAL Jose Luis Aizpuru 2008/5/30

Hats berri

AEK-ren etxe berria bisitatu dut, Kalostrope, Baionan. Eta hats berri bat sentitu dut (...).

Garaipenaren aho-gustua antzekoa izan behar duela pentsatu dut. Aspalditxotik baikagiltza biper eta uzkur; petral eta triste. Gogaiturik, hitz batekin laburtzearren.

Buru makur sartu banaiz ere, tente eta kontent atera naiz barnetik. Atea zeharkatu, azken soakoa eman eraikin berrituari, eta irabaztunaren urratsak eman ditut, trankil, Baiona Ttipiko karrika narratzetan.

Nork erranen liguke, Baionan izanen genuela gure Kafe Antzokia? Bilbo, Ondarru, Durango edo, Donostiakoaren parekoa; Elegante bezian goxoa, eta, harro sentitzeko modukoa.

Bai, bai, badakit eraikin bat baino ez dela, eta bete behar dela, eta bizi bat eman behar zaiola, eta, noski, izpiritu bat. Baina bidea ibiliaz egiten denez, ongi etorria izan bedi.

Erakus diezaiegun frantses kulturan baino sinisten ez duten horieri, euskal kulturak, eta euskarak badituela bere gune propioak hirian ere. Euskara -gure hizkuntza-, modernoa, gaztea, interesgarria, eta bistan dena, bizia ere badela. Ez dela soilik Euskal Museoko tresna bat. Ondare eta museo guttiago behar baititu euskarak, eta karrika narratz eta zikin gehiago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo