GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ehunka lagunek Euskal Herriak askatasuna behar duela aldarrikatu zuten Elkartasun Egunean

GARA |

Ehunka azpeitiarrek hartu zuten parte udalerriko amnistiaren aldeko mugimenduak euskal preso politikoen eskubideen alde urtero antolatzen duen Elkartasun Egunean. Atzokoa ekimenaren zazpigarren edizioa izan zen, eta presoekiko eta, oro har, errepresaliatu politikoekiko elkartasun erakustaldi izugarria bilakatu zen Azpeitia.

Elkartasun Egunaren zazpigarren edizioaren bereizgarri nagusienetakoa, joan den apirilaz geroztik Madrilen amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiketa abian dela izan zen; auzi horren aurkako salaketak protagonismo handia izan zuen Azpeitiko ekimenean.

Goizeko 11.00etan hasi zen Elkartasun Krossak ireki zuen euskal preso politikoen aldeko jai eguna. Sei kilometroko ibilbidean korrika eginez hamarka lagunek hartu zuten parte, eta jarraian, herriko plaza nagusian, 12.30ean, herri-kirolak egon ziren.

Manifestazio jendetsua

Aldarrikapen jai-egunarekin jarraituz, 14.00etan ehunka lagunek hartu zuten parte Azoka plazan egin zen herri-bazkari jendetsuan.

Arratsaldeko lauretan, umeentzako zirkua egon zen ikusgai eta jarraian ikus-min handia sortu zuen sokamuturra. Hala,«Elkartasunez presoak herrira! Euskal Herriak askatasuna behar du!» lelopean, 18.30ean, ehunka lagun bildutako manifestazioa egin zen kaleetan barna.

Batukadaren soinuekin dantzan eta, ondotik, herriko plazan egon ziren kontzertuekin, jai giroan amaitu zen Elkartasun Eguna. Bestalde, 39 lagun elkarretaratu ziren Hondarribian euskal presoen eskubideen alde, eta 110, aldiz, Etxarri-Aranatzen.

El barrio de Errota de Gasteiz acogió durante la jornada de ayer un campeonato de futbito en favor de los presos políticos vascos. Al finalizar, se celebró una kalejira y un acto político, y por la noche se pudo disfrutar de un concierto.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo