GARA > Idatzia > Errugbia

Top 14

Biarritzek finalerdietan sartzeko ametsari eusten dio

Biarritzek aspaldiko partidarik onena egin zuen, eta oso erraz menderatu zuen Bourgoin. Euskaldunek erasoko puntu gehigarria ere lortu ahal izan zuten.

BIARRITZ 30

BOURGOIN 10

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Biarritzek Ligako finalerdiak jokatzearekin amets egiten jarraitzen du, atzo Bourgoini erraz irabazi ostean, eta gainera, erasoan puntu gehigarria lortuta. Une honetan, euskaldunak laugarren postutik bi puntura daude, eta Liga amaitzeko bi jardunaldi falta dira. Dena dela, euskaldunek ezin dute hutsik egin, eta aurretik duen Perpinyanek, berriz, bakarren bat galdu beharko luke.

Zuri-gorriek denboraldiko partidarik onena egin zuten atzo, eta behingoz zaleak gustura atera ziren harmailetatik. Jendeak jokalarienganako konfiantza agortuta zuenean, adorea erakutsi dute; ea orain ametsa gauzatzeko gai diren. Dena dela, Heineken Kopan aritzeko, txartela behintzat, segurtatuta dute.

Atzoko partidan, euskaldunak askoz ere hobeto aritu ziren. Parean zuten aurkariak ez zuen ezer jokoan, eta hori nabarmen geratu zen. Lehendabiziko minututik jo zuten lapurtarrek erasora, eta azkenean lau entsegu gauzatzeko gai izan ziren. Zaleen txalo artean amaitu zuten partida.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo