GARA > Idatzia > Euskal Herria

Badator menditik Marijata Mungiako jaiei hasiera ematera

Badator Marijata Mungiara jaien hasiera ekitaldira eta parranda egiteko gogotsu gainera. Iritsi da jaia bizitzeko unea. 20.00etan izango da txupinazoa eta ondoren, ohi bezala, brindisa egingo da.

p021_f03_148x088.jpg

GARA |

Igaro da urtea eta Marijata bueltan izango da gaur, berriro ere, jaiei hasiera emateko. Joan den asteburuan, domekan hain zuzen, aperitiboa hartu ondoren -egun hartan Baserritarren Eguna ospatu zen Mungian- urduritasuna nabaria zen egunotan kalean; eguzkia ez da horrenbeste atera, baina ikasturtea bukatuta parranda egiteko gogoa handiagoa da.

Gauzak horrela, giro ona espero da gaur arratsaldean eta txupinazoa lehertu ondoren, ohiturari jarraiki, jaietako lehenengo eguna mungiarrek disfrutatzeko izango da seguru asko. 19.00etatik aurrera gaitari eta dultzaineroen soinuekin batera, buruhandiak aterako dira, eta geroxeago, Trobika kaletik abiatuta, betiko kalejira hasiko da.

Ondoren, Marijataren agindupean, txupinazoa jaurtiko dute udaletxeko balkoitik, brindisa egin eta traka piztuko dute jarraian. Jaien hasiera bukatu ondorengo giroa Funky a la l,Ollaren eskutik dator aurten. Auke- ra ezberdinak probatu dira azkenengo urte hauetan eta ikusi beharko da oraingoan zein emaitza ematen duen talde honen martxak.

Lehen aipatu bezala, orduantxe hasiko da koadrilen poteoa. Ez bakarrik jaietarako biltzen diren gazte taldeena, baizik eta urtero jaien lehenengo egun honetan urtean zehar oso gutxitan ikusten den jendearena. Badira jaiak ondoko herrietan ere, eta egun aproposa izaten da bertakoak patxadaz eta lasai ibiltzeko, bai kalean, bai eta tabernetan ere.

Aurten, gainera, bi ekitaldi garrantzitsu ditu egitarauak lehenengo gauerako. Matxin plazan, 22.30etik aurrera, Ken Zazpi izango da oholtza gainean. Ordubete geroago, txosnen gu- nean, Springfield, Sei Urte eta Habeas Corpus izango dira beraien musika eskaintzen.

Biharko, Txosnen Batzordeak eta Mungiako ostalariek antolatuta, Brasilgo Karnabala disko-jaia izeneko ekimena prestatu dute. Goizez errugbi eta saskibaloi partidak izango dira eta arratsaldez, Txanogorritxu rock dantzaldia haurrentzat Torrebillelan. Organik taldeak dantza-antzerki emanaldia eskainiko du 20.00etan Foruen plazan.

Gauez euskal-folklore ikuskizuna izango da eta ondoren Irrintzi taldearen txanda izango da. El Desván eta Javier Ojedaren emanaldia 00.30ean hasiko da.

Funkya eta poteoa

Urteroko txupinazoaren eta brindisaren ostean, Funky a la L,Olla taldeak izango du jaien hasiera animatzeko ardura Mungian. Iluntzean, ohiturari jarraiki herri poteoa hasiko da.

kontzertuak

Lehehengo eguna izanik, badira musika ekitaldi onak. Ken Zazpi Matxin plazan izango da 22.30ean eta txosnetan, ordubete geroago, Springfield, Sei Urte eta Habeas Corpus izango dira taula gainean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo