GARA > Idatzia > > Kultura

Mikel Laboari Urrezko Domina, datorren asteartean

GARA | DONOSTIA

Datorren asteartea, hilak 23, 19.00etan, eskainiko dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboari Urrezko Domina. Ekitaldia Donostiako Gipuzkoa plazako eraikinean izango da. Internetez zuzenean ikusi ahal izango da ekitaldia www. gipuzkoakultura.net/kmk-zuzenean.php helbidean. Diputatu nagusiaren hitzetan, domina hau gure ikur eta sinbolo nagusietako bat izan den sortzailearentzako omenaldi txikia da, euskal kulturaren biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan denarentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo