GARA > Idatzia > > Kultura

Zuzendari berria

Musika Hamabostaldiak zuzendari berria hautatzeko prozesua abian du

Donostiako Musika Hamabostaldiak zuzendari orokor berria hautatzeko prozesua abiatzea erabaki du eta, hala, deialdi irekia antolatu du. Bertan postua bete nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, eta hilaren 21ean irekiko da. Hautaketa prozesu honekin, Jose Antonio Etxenike egungo zuzendariaren ordezkoa nor den erabakiko da. Hala ere, Etxenikek musika jaialdiarekin harremana izaten jarraituko duela adierazi dute. Izena emateko epea urtarrilaren 11n amaituko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo