GARA > Idatzia > > Kultura

Pello A�orga eta Txiliku: �buru-buruak� eta �buru galtzeak�

Buruari zer pentsatu emango dioten haurrei zuzendutako bi liburu aurkeztu zituen atzo Elkar argitaletxeak. Batetik, Pello A�orgak �Burua� izeneko lana idatzi du, pentsatzearen pentsatzeaz gorputza galtzen duen mutiko baten istorioa. Txilikuk, berriz, Alzheimer gaitzaren gaia jorratzen du �Malanjel Pirata� liburuan. Haur bat konturatuko da heroitzat duen bere aitonari pixkanaka �oroitzapena nola lapurtzen dioten�.

Ane ARRUTI | DONOSTIA

Modu batera edo bestera, burua da bi liburu hauetako protagonista nagusia. Txilikuren kasuan, aitonaren �buru galtzea� izango da zortzi urte inguruko biloba penatuko duena. Memoria eta oroitzapenei buruz mintzo da zarauztarra �Malanjel Pirata� liburuan. Mutikoak heroitzat du bere aitona, Francoren aurka borrokatu zuen �pirata�, eta bien artean transmisioko harreman estua dute. �Sagu moduko batek oroitzapenak nola jaten dizkion ikusteak tristura izugarria sortzen dio haurrari�, azaldu zuen Txilikuk.

Idazleak adierazi zuenez, Alzheimerra oso gertuko gaia da beretzat, �etxean bizi dugu�. Gizarte honetan �bakoitza norbait da bizi duenagatik eta bizipen hartaz gogoratzen duenagatik�. Istorio honetan mutikoak aitonaren gaixotasunaren aurrean parte hartu nahi du, eta �oroitzapenen lapur gaiztoari aurre egin, aitonaren memoria berreskuratzeko�. Horretarako, koaderno batean arreta eskatzen dioten hitz bereziak idazten joango da.

�Oro buru, buru-buru�

Fantasian eta surrealismoan murgildu da Pello A�orga oiartzuarra. Pentsatzen hasi eta gorputzeko atal guztiak galduko dituen haur bat du protagonista �Burua� liburuak. Mugatuta sentituko da orduan eta bidaiari ekingo dio gizatasuna berreskuratzeko asmoz. �Burua, bihotza eta hankak bateratzean badirudi zoriontasun apur bat senti dezakegula, normalean egoera eskizofrenikoan bizi baikara�, azaldu zuen A�orgak. Haren esanetan, haur, nerabe eta helduek irakurtzeko moduko liburua da, �denok sentitu izan dugu buru besterik ez garela, lanegun gogor baten ostean, adibidez�. Egoera horretarako irtenbide bat proposatuko du istorioak.

A�orgak Haur eta Gazte Literatura mailako Euskadi saria eskuratu zuen iaz. Txilikuk, berriz, 2004an jaso zuen. Biak agertu ziren umeei ere �bizitzako benetako arazoak� azaltzearen alde. �Umeak askotan inozotzat hartzen ditugu eta `Disney ikuspegia' ematen diegu, dena azukreztatuta. Nire ustez, ez luke horrela izan behar, halako batean arazo horiekin topatuko baitira�, azaldu zuen zarauztarrak.

ALZHEIMERRA

�Umeak askotan inozotzat hartzen ditugu eta `Disney ikuspegia' ematen diegu, dena azukreztatuta. Baina halako batean arazo horiekin topatuko dira�, adierazi zuen Txilikuk liburuaren gaiaren inguruan.

ESKIZOFRENIA

�Burua, bihotza eta hankak bateratzen direnean badirudi zoriontasun apur bat senti dezakegula. Normalean egoera eskizofrenikoan bizi baikara�, azaldu zuen Pello A�orgak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo