GARA > Idatzia > > Ekonomia

Fagor Taldeko bazkideek Lan Aurrerakinak %8 murriztea erabaki dute

GARA |

Azken egunetan Fagor Taldeko Kooperatibetako Batzar Orokorrak egin dira eta taldearen jarduera ekonomikoa baldintzatzen duen krisiari aurre egiteko proposatutako neurrien gainean eztabaidatu dute bazkideek.

Hauek, Fagor Taldeko Kontseilu Orokorrak atzo azaldu zuenez, proposatutako neurriak onartu eta beraien Lan Aurrerakinak %8 murriztea erabaki dute, iragan apiriletik 2010eko martxora arteko eperako. Fagor Taldeak inoiz egin duen Lan Aurrerakinen murrizketarik handiena da. Neurri honi emandako babesa balioz emandako boz guztien %56,4koa izan da.

Fagor Taldeak, igorritako oharrean, «krisia gainditu eta garapen kooperatiboa eta honek inguruan duen eragina sustatzen jarraitzeko konpromisoa» berresten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo