
BEHI-ESNEA
ELBko abeltzainek 300 litro esne banatu zuten BAB merkataritza-gunean
Behi-esneak izan duen beherapen izugarria salatzearren, ELB sindikatuko hainbat abeltzainek hirurehun litro esne doan banatu zuten atzo Baiona-Angelu-Biarritz (BAB) merkataritza-guneetako atarietan. Saltokiak kontsumitzaileei esnea prezio berean saltzen ari diren bitartean, esnegileei ekoizten duten esneagatik ordaintzen dietena %30 murriztu da hilabeteko tartean. Atzoko ekintzarekin, esne-industriak eta azalera handiko saltokiek dituzten irabazi-marjinak salatu nahi izan zituzten abeltzainek.