GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Lapurreta

Batasunaren eta EHAren elkartasuna jaso du ABk

Joan den astean ABren Baionako egoitzan izandako lapurreta «susmagarria» salatu du Batasunak, «eraso horiek alegiazko demokrazia bateko oinarrizko eskubideak urratzen» dituztela nabarmenduta. EHAren izenean, berriz, Ixabel Etxeberria zerrendaburuak «Euskal Herrian ez dela inoiz erraza izan alderdi abertzaleentzat politika egitea» gogorarazi du, eta elkartasuna adierazi dio ABri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo