
DIMISIOA
Aitor Arandia Baionako zinegotziak PNB utzi du
Jeltzaleek Lapurdiko hiriburuko Herriko Etxean zuten zinegotzi bakarrak alderdia uztea deliberatu berri du. Aitor Arandiak adierazi du, «ezinezkoa» egiten zaiola «barne-liskarrak jasatea» eta, gainera, ez datorrela bat azken garaiotan PNB-EAJk daraman «ildo estrategikoarekin». Bere ama Argitxu Nobliak antzeko zioengatik IBBko presidentetza utzi ostean, hainbat militantek hartutako bideari jarraitu dio Arandiak.