GARA > Idatzia > Kirolak > Alaves

Etorkizun beltza ikusmiran

Errudun baten beharrak jokalariak ere harrapatu ditu

Egoera beltzaren errudun garbi bat ez izateak jokalariak ere zaleen jomugan jarri ditu une kritiko batean.

p036_f01_89298.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Nolabaiteko sindromea balitz bezala, etsai edo errudun nagusi bat edukitzeak asko laguntzen du edozein giza talderen kohesioan. Alavesen egoera kezkagarria aztertzen jarrita, antzeko zerbait gertatzen zaiola esan genezake, Pitermanen atzaparretan hiru urte pasa ostean, haren presentzia nolabait faltan botatzen baitu klubak, bizi duen egoera tamalgarrian, aurrera egiteko behar duen batasuna bilatzeko garaian. Gauzak okertzen joan diren eran, entrenatzaileak, kirol zuzendariak, kazetariak, instituzioak eta beste hainbat eragile agertu dira zaleen jomugan, eta azken urratsean, jokalariak izan dira errudun bat aurkitu beharraren mamuak irentsi dituen azkenak, Ibaian agertutako mehatxuek erakusten duten eran.

Gauza gehienetan bezala, diagnostiko okerra izan liteke Deportivo Alaves azpian harrapatu dezakeen honen guztiaren oinarria. Fernando Ortiz de Zaratek taldea Pitermanen atzaparretatik askatu zuenean, urtebeteko sufrimenduaren ondoren, aukerez betetako etorkizun oparoa iragarri zioten askok klubari, baina ordurako gainean zuen elur bola asko handitu da, eta azpian harrapatzeko zorian da oraintxe.

Ortiz de Zarate izan da kalkuluetan gehien okertu den horietako bat. Izan ere, noraezean zegoen txalupa hartu zuenean, izan zitzakeen laguntzak izan direnak baino askoz gehiago izango zirela uste baitzuen, eta erraza izango zela uste zuena asko zaildu zaio. Emandako pauso ausart eta txalogarriak kritika asko jasotzetik salbatu badu ere, antzeko negozioetan esperientzia gutxiko talde baten buru izaki, presidenteak ez du asmatu zale eta instituzioen babesa lortzen, eta batez ere, kirol proiektu bat aurrera eramaten. Lehenengo egunetik zalantzetan eta beldurretan eraikitako proiektu bat izan da Alavesena eta iparrorratzik ez izateak sekulako kalteak eragin ditu, entrenatzaile eta kirol zuzendarietan dirutza eta esfortzu handia xahutuz.

Konkurtso legea

Antzeko egoeran dauden klubekin alderatuta, administratzaile konkurtsalak ere beste inon baino zorrotzagoak izan direla ematen du, «salgarriak» ziren jokalari guztiek taldea utzi behar izan baitute oso denbora gutxian, eta dirurik gabe, horien ordezkoak aurkitzea ia ezinezkoa izan da.

Egoera oso larria dela heldu den Javi Lopezek ez ezik, azken bi urteetan pasa diren gainerako hiru entrenatzaile eta teknikariek ere, sekula ez dute zuzendaritzaren aldetik erabateko babesa izan, eta behin-behinekotasun horrek ere ez du batere mesederik egin, batez ere, profiletan mutur batetik bestera joan izan baitira, iparra non den jakin gabe.

Javi Perez izan da, ezbairik gabe, aurtengo egoerak kritika gehien ekarri dionetako bat, batez ere Manix Mandiolaren aldeko apustu pertsonalak porrot egin zuenean. Egia da Fagoaga, Jacobo, Marc Pedraza, Toze eta Castellanosen fitxaketek oso emaitza txarra izan dutela, baina kontuan izan behar da, dirurik gabe jokalari onak fitxatzeko denbora asko behar dela, eta ia ezinezkoa dela libre geratuko diren jokalari egokiak ekainean -Alavesekin lanean hasi zen garaia- lortzea.

Igandeko mehatxuak gehiegizkoak diren arren, jokalariek ere ezin dute euren ardura beste inoren gain utzi, bat baino gehiagoren denboraldia negargarria izaten ari da-eta. Emaitzak bistan dira, eta bakoitzaren inplikazioak zalantza handiak piztu ditu, soilik igandeetan egiten dutena ikusita.

«Las pintadas ni me van ni me vienen»

El capitán Martín Astudillo fue uno de los jugadores aludidos en las pintadas que aparecieron el domingo en Ibaia, junto a Javi Pérez y a Javi Guerra, pero no quiso darle demasiada importancia a tal hecho. «Lo de las pintadas es porque la gente está enfadada. Ni me va ni me viene. No tengo que excusarme ante nadie. Tenemos que ser conscientes de que la situación no es buena. Si ganamos se olvidará y, si no, a hacerse hombres y a acarrear con las consecuencias, pero no le demos importancia. No podemos estar ajenos a nada y ser conscientes de que nos jugamos mucho tanto la afición, como los jugadores, como el club también», señaló.

Tras la reunión mantenida entre el presidente, Fernando Ortiz de Zárate, y toda la plantilla, Astudillo dijo que «los culpables somos todos», aunque no quiso desvelar más detalles de esa charla.

A pesar de las dificultades económicas que atraviesa el club, Astudillo ha negado que haya retrasos en el abono de los salarios a los jugadores y considera que el más grave problema que tienen sobre el campo es la ansiedad que les impiden desplegar un buen juego. GARA

Akats berak

Astero-astero akats berak ikusteak, jokalarien gaitasun eta jarreraren gaineko zalantza ugari piztu ditu zaleen artean, eta hauek nahikoa dela esan dute txistu eta pintada bidez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo