Asteburuak Musikaren Eguna du ospatzen, Baionatik Bilbora
Estatu frantsesa Musikaren Eguna ospatzen hasi zen orain bi hamarkada luze, eta egun, Musikaren Europako Eguna dugu ekainaren 21a. Udaberria atzean utzi eta udan sartzeko ehunka musikari, gazte eta zahar, eta beste horrenbeste doinu zabalduko dira Euskal Herriko karriketan, ekialdetik mendebalderaino. Baionak esaterako, tradizio handia du Musikaren Eguna ospatzen, eta milaka zale bilduko ditu bihar. Bilbok, bestalde, asteburu osora luzatu du festa.
I. ERASO - A. BILBAO | BAIONA-BILBO
Ohiturari jarraiki urteko egunik luzeenak doinu harmonikoekin jantzita helduko dira, eta etzi Musikaren Eguna ospatuko da Europa osoan zehar.
Baionan, kultur ekimen nagusien artean dago musikaren besta hau. Horren garrantziaren lekuko dira erakartzen dituen 500.000 bat ikus-entzuleak.
Aurten ekainaren 21a igandea da, eta lehenengo musika notak arratsaldeko seietatik goiti hasiko dira hedatzen Baionan. Musikak herriko plaza eta gune guztiak beteko ditu, hogei bat agertoki prestatuko dituztelarik, eta, orotara, laurogei bat talde ikusten ahalko dira, doinu askotariko emanaldiak entzuteko «Musika guztien gaualdia» izeneko aukera apartean.
Gainera, musikaren bestarako, Baionan asteburu osorako hitzorduak finkatu dituzte antolatzaileek. Horrela, ostiraletik goiti eskoletako haurren ikusgarriak preziatzen ahalko dira. Ekainaren 20an, «Musika... Baiona ezagutzeko aitzakia» izeneko bisita gidatu bereziak egingo dituzte Lapurdiko hiriburuko ondare musikala ezagutaraziz.
Zuberoa eta Nafarroa Beherean ere izango da zer entzun. Donibane Garazin gaualdia egingo dute musikaren bestaren karietara, Herriko Etxeko plazan. Maulen, berriz, egun osoan izango dira ekitaldiak. Arratsaldeko zazpietatik aurrera musikaz jantziko da berriz herriko plaza, aperitifa musikatuari ekiteko. Ainarak, Kalaka eta Bedatse liliak taldeekin Jean Bordaxar eta Fanny eta Lea izango dira. Gaualdia CEL 3 taldearekin bukatuko da, irlandar giroan.
Kostaldeko hainbat hiritan ere egunari bere doinua emango diote. Biarritzen musikaz lagundutako ibilaldi baten bitartez hiriko plazak ezagutzeko parada izango da. Portu zaharrean bluesa eta soula izango da entzungai; arrantzaleen portuan, aldiz, musika latinoa izango da protagonista. Santa Eugeniako kioskoan musika klasikoa, tangoa eta jazzarentzako txokoa eratuko dute, eta hegoaldeko plazan rocka izango da nagusi. Hendaian egun osorako egitaraua prestatu dute eta hiritarren parte-hartzea sustatuko dute zenbait ekimenetan. Angelun, kostaldea izango da giroren erdigunea. Kantatzera ausartu nahi dutenentzat ere «Gau bateko izarra» ekimena egingo da.
Hego Euskal Herrian ere bai
Ekitaldi alternatiboek ere hartu dute beren txokoa. Zabalik elkarteak Bidarraitik Aritzakunera antolatu duen mendi ibilaldian, «musikaren eguna izanik, nahi duenak ekar dezake bere musika tresna bazkaria edo bidea alaitzeko».
Hego Euskal Herria ere musikaren eguna ospatzeko ohitura hartzen ari da astiro-astiro, eta ekitaldi ugari izango dira, besteak beste, Iruñean, Donostian eta Bilbon. Nafarroako hiriburuan kale musika izango da nagusi. Gaur hasita, New Orleans Connection jazz taldea, Etienne Favreren Jardin Musical taldearen «Alicia en el pais de los oidos» gaztetxoentzako ikuskizuna, Urubu Malandroren doinu brasildarrak eta Alex Caporuscio Trioren bluesa entzuteko parada izango da, eta bihar, bukatzeko, Timbalaoren batukada, eta Nafarroako herri banden parte hartzea izango da. Asteartean, berriz, haur eta gazteen koralak izango dira Baluarten.
Ekialdetik mendebaldera, Baionan hasi eta Bilbon bukatu. Bizkaiko hiriburuak asteburu osora luzatuko du atzo Areatzan Udal Musika Bandak ireki zuen musika festa.
Guztira zazpi agertoki eta hirurogei bat emanaldi dira antolatutakoak, rock, bilbainada, jazz, tango, flamenko, klasiko zein herri musika doinuetan. Matiko auzoko funikularraren plazan talde hasiberriek joko dute, eta Kafe Antzokian rock doinuak izango dira nagusi.
Nabarmentzekoa dugu Plaza Barriko egitaraua. Gaur Bilboko Orkestra Sinfonikoa izango da bertan, oso ezagun diren doinuak jotzen: Vivaldiren «Lau urtaroak» adibidez, udan sartzear gaudela-eta. Eta bihar, Punsetes, La Banda Trapera del Rio eta Esne Beltza izango dira bertan, gazte doinuetan.
Gainera, merkataritza gune handi batzuek prezioak merkatu dituzte asteon, disko erosleentzako.
Talde arrakastatsu eta ezagunez gain, musika ikasle hasiberri ugarik ere parte hartuko du hiriburuetan ez ezik, herri txikietan ere gero eta gehiago garatzen den Musikaren Europako Egunean.
Donostia propone cuatro conciertos de alumnos de la Escuela Municipal de Música y Danza, en el Boulevard, para el Día Europeo de la Música, como colofón a los conciertos que se han celebrado en el mes de junio con la Capitalidad Europea de la Cultura 2016 como referente.
La fiesta comenzará a las 18.30 con dos combos formados por alumnos de música, uno de jazz dirigido por Mikel Romero y el otro dirigido por el profesor Juanan Díez.
A las 20.00 Juanan Díez repetirá, junto a Satur Babón, para dirigir la Big Band Gazte, compuesta por catorce jóvenes alumnos. El fin de fiesta lo ofrecerá otra big band, de música moderna, compuesta esta vez por alumnos adultos y dirigidos por Alfonso Masach y Juantxo Zeberio. GARA