GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA | Koldo Aldabe 2009/7/1

Premia larria

Premia larria zuen Espainiako Estatuak, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Alderdien Legea bedeinka zezan.

Premia larria zuen Patxi Lopezen gobernuak, Estrasburgoko auzitegiak Eusko Jaurlaritza berriari «zilegitasun demokratikoa» eman ziezaion.

Premia larria zuen Europak berak ere, bere estatu bat giza eskubideak urratu izanaren akusaziopetik aske uzteko.

Baina Espainiako Alderdien Legea onetsi eta, ondorioz, ezker abertzalearen legez kanporatzea berrestea gizartearen premia larria al zen? Eta gizartearen premia larria baldin bazen, zein gizartez ari da Estrasburgoko Auzitegia? Zein gizartetan arakatu du auzitegi horrek premia larri horren berri jakiteko?

Galdegin al dio euskal gizarteari zein duen premiarik larriena eta zein bide ikusten duen hura konpontzeko?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo